Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2022ko apirilaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

HIGIEZINEN JABETZA-AGENTEEN BIZKAIKO ELKARGO OFIZIALA
1794

IRAGARKIA, Higiezinen Jabetza-agenteen Bizkaiko Elkargo Ofizialaren estatutuak aldatzeari buruzkoa.

Higiezinen Jabetza-agenteen Bizkaiko Elkargo Ofizialeko gobernu-batzordeak, 2022ko martxoaren 29ko bileran, erabaki du jendaurrean erakusteko epealdi bat ezartzea, hilabetekoa, elkargokideek elkargoaren estatutuak aldatzeko proposamenari zuzenketak aurkezteko aukera izan dezaten, betiere 21/2004 Dekretuak 38. artikuluan ezarritakoa betez (21/2004 Dekretua, otsailaren 3koa, profesionalen elkargoei eta kontseiluei eta Tituludun Lanbideen Erregistroaren Araudiari buruzkoa).

Proposatutako aldaketaren testu osoa interesdunen eskura dago elkargoaren egoitzan (Colon de Larreategi kalea 1, 1. ezkerra).

Bilbao, 2022ko apirilaren 12a.

HJABEOeko presidentea,

JOSE MANUEL GONZÁLEZ ROBLES.


Azterketa dokumentala