Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2022ko apirilaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1787

IRAGARKIA, 2022ko martxoaren 30ekoa, Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita linea hau: 13,2 kV-ko zirkuitu sinpleko aireko linearen eroalearen berritzeko proiektua, «Urkabustaiz-Izarra Cto1», 170013700 zenbakiko «Larrazcueta» transformazio-zentro berrirako deribazioetan, Arabako Urkabustaizko udal-mugartean.

Jendaurrean jartzen da jarduketa hau eta, harekin batera, eskatzaileak nahitaez desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatza, martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan (2020ko apirilaren 24ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000ko abenduaren 27ko BOE) aurreikusitako ondorioetarako, testu beraren azken xedapenetako lehenengoan ezarritakoarekin lotuta, eta 1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta abenduaren 26ko 24/2013 Lege Elektrikoaren 55. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

– Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU (egoitza: Urarte kalea 2, Vitoria-Gasteiz).

– Eskatutakoa: aurretiko eta eraikitzeko administrazio-baimena, eta onura publikoaren deklarazioa.

– Helburua: zonaldean energia elektrikoaren horniketaren kalitatea hobetzea.

– Erreferentzia: 01ATY 202200016.

– «Urkabustaiz-Izarra Cto1» 13,2 kV-ko zirkuitu sinpleko aireko linearen eroalearen berritzea, 170013700 zenbakiko «Larrazcueta» transformazio-zentro berrirako deribazioetan.

– Linearen ibilbidea: Urkabustaizko udalerria (Araba).

– Proiektu honen eraginpeko ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

– Aurrekontua: 16.251,20 euro.

Eta guztiek jakin dezaten ematen da argitara hau, eta, batez ere, proiektuak eraginpean hartzen dituen lurren jabeak eta gainerako titularrak jakitun egon daitezen (jabe eta titular horien zerrenda iragarki honen amaieran dago jasota), hain justu ere proiektua aztertzeko aukera izan dezaten Industria Administrazioaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Gasteizko Samaniego kaleko 2an), dagokion udalean edo www.euskadi.eus web-orrian (Energia eta Meategiak/Energia ataleko Proiektuei buruzko Informazioari buruzko apartatuan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/), eta aipatutako tokietan egokitzat jotzen diren alegazioen bina ale aurkezteko, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 30a.

Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala