Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2022ko apirilaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
1617

AGINDUA, 2022ko apirilaren 1ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Auzitegiko kide titularra kargutik kentzeko eta beste bat izendatzeko.

Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiko kide kopurua eta karguak aldatzen dituen martxoaren 22ko 134/1994 Dekretuak, azken xedapenetatik lehenengoan, ezartzen du Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak duela auzitegiko kideak agindu bidez izendatzeko ahalmena.

Aipatu xedapena betez, eta indarrean dauden legezko xedapenek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Kargua uztea.

Gerardo Zubeldia Albizu jauna Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Auzitegiko kide titularraren kargutik kentzea.

2. artikulua.– Izendapena.

Ane Etxenausia Aramburuzabala andrea Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Auzitegiko kide titular izendatzea.

Aurreko puntuan aipatutako pertsonak Ekonomia eta Ogasun Sailari atxikita egoteari uzten badio, automatikoki kenduko da Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Auzitegiko kide kargutik.

3. artikulua.– Indarrean jartzea.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 1a.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala