Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2022ko apirilaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL FINANTZA ERAKUNDEA
1576

IRAGARKIA, Finantzen Euskal Institutuarena, zeinaren bidez jakinarazten baita enpresentzako finantzaketa-lerro bat sortzen dela Ukrainako gatazka belikoaren ondorioak arintzeko.

Finantzen Euskal Institutuak, Ogasun eta Ekonomia Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, iragarri du enpresei finantza-laguntza emateko lerro bat abian jarriko duela, Errusiako Federazioak 2022ko otsailaren 24an Ukrainako Errepublika inbaditzean sortu diren ondorio ekonomikoak direla eta.

Finantza-lerro honen helburua izango da Ukrainako, Errusiako edo Bielorrusiako enpresak bazkide komertzial gisa dituzten ETEei epe laburrera/ertainera zirkulatzailearen finantzaketa erraztea, baldin eta enpresa horien jarduera eta transakzio ekonomikoak egungo gatazka armatuaren eraginpean badaude. Era berean, inportatzaile errusiarrek, bielorrusiarrek edo ukrainarrek ordaintzeke dituzten fakturen % 100 finantzatu ahal izango zaizkie, bai eta hitzartutako epeetan salgaien gainean behin eta berriz egindako salmentak eta egindako aurrerakinak ere. Horretarako, ezinbesteko baldintza izango da Elkargi S. G. R. elkarren bermerako sozietateak emandako abala edukitzea.

Eskaeren ezaugarriei eta prozedurari buruzko informazio orokorra hemen kontsulta daiteke: «www.ivf-fei.euskadi.eus web-orrian edo «www.elkargi.es» web-orrian.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 30a.

Finantzen Euskal Institutuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO JAVIER ARNAEZ ARRECIGOR.


Azterketa dokumentala