Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2022ko apirilaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
1575

IRAGARKIA, Osasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurriei dagokienez Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak emandako zehapen-prozeduren hasiera.

Ezinezkoa izan da zehapen-espedienteak irekitzeko erabaki horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

1.– 15 egun balioduneko epea dago, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, espedientea aztertzeko, Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia); beren defentsarako egokitzat jotzen diren alegazio, agiri eta informazio guztiak aurkezteko; eta, hala badagokio, prozeduran erabili nahi diren frogak proposatzeko.

2.– Adierazitako epean zehapen-prozedurari hasiera ematen dion erabakiaren edukiari buruzko alegaziorik egiten ez bada, hasiera hori bera izango da ebazpen-proposamena, eta, hala badagokio, zehapen-ebazpenaren aurreko instrukzio-izapide guztiak egin direla ulertuko da.

3.– Isuna jakinarazpen honen ondorengo 15 eguneko epean ordaintzen bada, zenbatekoa 39/2015 Legeak 85. artikuluan aurreikusitako deskontuen arabera murriztuko da. Ordainketa-gutuna iragarki honen 1. puntuan adierazitako helbidean eskatu ahal izango da.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2022ko martxoaren 28a.

Osasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JUAN MANUEL SANZO OLLAKARIZKETA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala