Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2022ko apirilaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1560

383/2022 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Bilbao-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Laura Angulo Carrasco andrea Larrialdietako Gainbegirale kargutik kendu egin den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan.

1752/2019 Ebazpenaren bidez, Laura Angulo Carrasco andrea Larrialdietako Gainbegirale izendatu zuten Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtuko ESIan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Laura Angulo Carrasco andrea Larrialdietako Gginbegirale kargutik kentzea ,berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtuko ESIan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek izango ditu ondorioak 2022ko martxoaren 6ko lanaldia amaitzen denetik aurrera.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Bilbao-Basurtuko ESIari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2022ko martxoaren 11.

Bilbao-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,

JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala