Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2022ko apirilaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1525

IRAGARKIA, 2022ko martxoaren 28koa, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 30/13 kV-ko STR Txara transformazio- eta banaketa-azpiestazio berria, Bergarako udalerrian.

Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuak 10. artikuluan (2020-04-24ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuak 144. artikuluan (2000-12-27ko EHAA) ezartzen dituzten ondorioetarako, eta testuaren azken xedapenetako lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikulutik 56.era (2013-12-27ko BOE) ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da instalazio hori, baita eskatzaileak nahitaez desjabetzekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza eta banakoa ere:

Esp.: 20-AT-Y-2021-00067.

– Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U.

– Kokalekua: Bergarako udalerria.

– Aurrekontu osoa: 2.094.042,37 euro.

– Xedea: «Cementerio» azpiestazioa ordezkatzea, zaharkituta dagoelako eta ez duelako handitzeko aukerarik. Horren ordez, Bergarako egungo eskaria aseko duen eta hazteko aukera emango dion azpiestazio bat jarriko da.

– Jarduketaren ezaugarri garrantzitsuenak: 30/13 kV-ko STR Txara transformazio- eta banaketa-azpiestazio berria eraikitzea.

– Proiektuak ukitzen dituen ondasunak eta eskubideak: iragarki honen eranskinean zehaztutakoak.

Onura publikoaren deklarazioa, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eskatzen dira.

Horren berri ematen da guztiek jakin dezaten, eta dokumentazioa aztertzeko aukera izan dezaten Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo 10, 1. solairua, Donostia), Bergarako Udalean edo webgune honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/. Egoki iritzitako alegazioak bi aletan aurkeztu beharko dira Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritza honetan, gehienez ere 20 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko martxoaren 28a.

Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

AGUSTIN AROSTEGI ARTETXE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala