Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2022ko apirilaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
1488

EDIKTUA, Ondare eta Kontratazioko zuzendariarena, zeinaren bidez publikotasuna ematen baitzaio Barakaldoko Jabetza Erregistroan 1044 «N» zenbakiarekin inskribatutako finkaren zati baten etendako segidako traktua berriro hasteko abiatutako prozedurari.

1946ko otsailaren 8ko Hipoteka Legearen 206.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Administrazio Publikoen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 37.3 artikuluarekin lotuta, ekainaren 24ko 13/2015 Legeak bi aginduei emandako idazketaren arabera, IG/207 zenbakiko ondare-espedientearekin jarraitzen den prozedurari publikotasuna eman zaio, Barakaldoko 1044 erregistro-zenbakiko finkatik datorren 1.269,37 m2-ko lursail-zati baten etendako segidako traktua berriro hasteko, jarraian adierazten diren baldintzetan:

1.– Deskribapena eta erosketa-titulua:

Hiri-lursaila.– Autonomia kalearen eta Euskadi etorbidearen artean dagoen lursaila, eskuinaldean, Bide-Onera plazatik aurrera begira. 1.269,37 m2 neurtzen ditu, eta honako hauek ditu mugakide: iparraldean, Autonomia kalea; hegoaldean, Udalak erosi beharreko finkaren gainerakoa, gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoaren jabetzakoa dena; ekialdean, Bide-Onera plaza; mendebaldean, bere jatorrizko finkako gainerako zatia, gaur egun Euskadi etorbidea Autonomia kalearekin lotzen duena.

Titularra: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa lursail honen jabari-titularra da planoan, azaroaren 6ko 1684/1987 Errege Dekretuaren arabera eta abenduaren 30eko 390/1987 Dekretuari jarraikiz (zeinak argitara ematen baitu Transferentzien Batzorde Mistoaren 1987ko ekainaren 17ko Erabakia), biak ala biak Justizia Administrazioaren funtzionamendurako baliabide material eta ekonomikoak hornitzearen gaineko eginkizunak Estatuko Administraziotik Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatzeari buruzkoak (1987ko abenduaren 31ko 313. zenbakiko eta 1988ko urtarrilaren 8ko 7. zenbakiko BOE, hurrenez hurren, eta 1987ko abenduaren 31ko 246. zenbakiko eta 1988ko urtarrilaren 14ko 8. zenbakiko EHAA, hurrenez hurren). Izaera juridikoa: herri-jabaria.

Lursail hori 1.044 zenbakidun finkatik dator, eta Estatuak desjabetu zuen, baina ez zen harengandik banandu eta ez zen inskripziorik egin haren alde. Ukitutako jabeak: M.ª Milagros Santurtún Esnaola andrea, Orencio Santurtún Esnaola jauna eta Guillermina Castaños Roji andrea, eta Luis M.ª, Juan Antonio, José M.ª , Manuel M.ª eta Ignacio Burzaco Santurtún jaunak.

2.– 1044. zenbakiko finkaren deskribapena eta erregistro-datuak.

«Etxea eta baratzea, gaur egun Autonomia kalea izena duen lekuan (lehen La Victoria), Barakaldon, 1. zenbakian. Erregistroaren arabera, finka osoak 92 area eta 55 zentiarea eta 11 dezimetro karratuko edukiera zuen guztira, hau da, 9.255,11 m2, baina finka honen deskribapenaren amaieran adieraziko diren desjabetzeak direla eta, 6.716,37 m2-ra murriztu da bere edukiera. Perimetro osoan harrizko hormaz itxita egon zen. Gaur egun, honako hauek ditu mugakide: iparraldean, Justizia Ministerioak desjabetutako lursaila eta Barakaldoko Udalak desjabetutako lursaila administrazio-eraikina egiteko (izenburuan arabera, Victoria kalea, lehen probintzia-errepidea edo San Vicente errepidea zena, eta Primo de Rivera Jeneralaren plaza); hegoaldean, gurdibidea, Mariaren Alabei erositako udal-lursaila eta Euskadi etorbideko zortzi, hamar eta hamabi etxeen eraikuntzarik gabeko lursailak (izenburuaren arabera, Retuerto errepidea eta Gurutzeko alaben jabetzako lursaila); eta, mendebaldean, Cadalso lursaila edo finka, jabetza berekoa. Finka horren barruan Victoria kaleko 1 zenbakiarekin seinalatutako etxe bat dago (...) Gaur egun, finka horren lursailaren azalera 6.716,37 m2-ko azalera izatera murriztu da, bi desjabetzeren ondorioz. Desjabetze horietako bakoitza 1.269,37 m2-koa da. Barakaldoko Udalak egin du bat, Bide-Onera plazako Administrazio Ekipamenduko Sistema Orokorra egikaritzeko, eta beste bat, berriz, Justizia Ministerioak».

Titularra: Barakaldoko Udala da finka honen jabari-titularra. Hain zuzen, M.ª Milagros Santurtún Esnaola andreari, Orencio Santurtún Esnaola jaunari eta Guillermina Castaños Roji andreari, eta Luis M.ª, Juan Antonio, José M.ª, Manuel M.ª eta Ignacio Burzaco Santurtún jaunei erosi zien, 1985eko abenduaren 19an formalizatutako eskritura publikoan. 1044 finka honen 14. inskripzioa Barakaldoko 626 liburuko 817. liburukiko 61. folioan egin zen, 1987ko otsailaren 27an.

3.– 36.235. zenbakiko finkaren deskribapena eta erregistro-datuak.

1044 zenbakiko finkatik Barakaldoko Udalak 1.269,37 m2-ko beste lursail bat desjabetu zuen, lehenengoaren mugakidea eta aurreko puntuan transkribatutako deskribapenean adierazitakoa. Aurretik bananduta, 36.235 zenbakidun finka sortu zuen, eta Barakaldoko Udalak haren izenean inskribatu zuen 1989ko urtarrilaren 17an. Haren deskribapenak honako hau dio:

Hiri-lursaila.– Barakaldoko lursail-zatia, 1.269,37 m2-koa, honako hauek dauzkana mugakide: iparraldean, jatorrizko finkaren gainerakoa; hegoaldean, Euskadi etorbidea eta proiektuko kalea; ekialdean, Bide Onera plaza eta finkaren gainerako zatia; eta mendebaldean, proiektuko kalea.

Titularra: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa da finka honen jabe, jabari osoan, 1989ko uztailaren 5eko eskrituran formalizatutako doako lagapenaren bidez, zeina 1989ko urriaren 25ean inskribatu baitzen.

4.– Jabetza.

Erosi zenetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak jendaurrean eta modu baketsuan erabili du inskribatu nahi den lursailaren jabetza, eta, horren gainean, 36.235 zenbakiko finka okupatuz, gaur egungo Barakaldoko Justizia Jauregia eraiki du. Eraikuntzaren data: 1992.–

Higiezin osoa Euskal Autonomia Erkidegoko Ondasunen eta Eskubideen Inbentario Orokorrean ageri da, jabari publikoaren izaerarekin, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari atxikita dago.

5.– Katastro-datuak: identifikazioa, titulartasuna eta azalera.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren izenean dago katastroan, eta 013 1053 01001 katastro-erreferentzia duen ondasun higiezinaren parte da, Bide Onera plazako 6 bis zenbakian. Azalera: 2.500 m2, bi lursailen eta eraikinaren azalera barne hartuz.

Ediktu hau eman da, Administrazio Publikoen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 32/2003 Legearen 37.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Barakaldoko Udalaren ediktu-oholean argitaratzeko, eta, hala, entzunaldia emateko M.ª Milagros Santurtún Esnaola andreari, Orencio Santurtún Esnaola jaunari eta Gillermina Castaños Roji andreari, eta Luis M.ª, Juan Antonio, José M.ª, Manuel M.ª eta Ignacio Burzaco Santurtún jaunei, edo horien ondorengoei, beren alegazioak eta errekurtsoak aurkeztu ahal izan ditzaten, hala badagokio, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza honetan (Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz), honako hau argitaratu eta 30 eguneko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 16a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

DAVID ÁLVAREZ MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala