Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2022ko apirilaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1479

871/2022 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Arabako Anatomia Patologikoko Kudeaketa Klinikoko Unitateburu lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiten den.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 16. artikuluak jasotzen du zerbitzu sanitarioetako erakundeek arian-arian moldatuko dituztela euren zerbitzuen eta asistentzia-unitateen kudeaketa, zuzendaritza-eginkizun kliniko eta kudeatzaileak hobeto uztartzeko.

Helburu horren ildotik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2019ko uztailaren 23ko Erabakiaren bidez honako hauek arautu zituen: kudeaketa klinikoko unitateen eraketa, egitura eta funtzionamendua, kudeaketa klinikoko kontratuak, erreferentziako unitateak eta kudeaketa klinikoko erabakiak.

Erabakia hartu zenetik izandako esperientzia kontuan hartuta, komeni da zenbait aldaera sartzea, batez ere bi erakunderen edo gehiagoren baliabideak biltzen dituzten kudeaketa-unitateen kasuan. Egoera horietan, ondorengo antolaketa-aldaketaren garrantzia aintzat hartuta, komeni da eraketa-erabakia Administrazio Kontseiluaren erabakiak hartzeko esparruan kokatzea, erakunde sanitario integratuak sortzeaz edota haiek aldatzeaz arduratzen den erakundea baita, eta bildutako erakundeen zuzendaritza- eta kudeaketa-organoen izena eta eginkizunak egokitzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren erakunde sanitario integratuari buruzko uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuaren azken xedapenetatik hirugarrenaren arabera.

Ildo horretan, 2019ko uztailaren 23ko Erabakiaren 2.3 artikuluak honako hau ezartzen du: «Kudeaketa klinikoko unitateek haien edo beste zerbitzu-erakunde batzuen zerbitzu edo unitate osoak har ditzakete barnean. Unitate edo zerbitzu jakin bati atxikitako baliabideak ere barne har ditzakete, unitate edo zerbitzu osoa barne hartu gabe».

Bestalde, 3.1 artikuluko bigarren paragrafoan adierazten denez, «zerbitzu-erakunde bati baino gehiagori lotutako kudeaketa klinikoko unitateak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren bidez eratuko dira, eragindako zerbitzu-erakundeetako zuzendari-kudeatzaileak hala proposatu, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak bideratuta».

Halaber, erakunde baten edo gehiagoren unitateak eta/edo zerbitzuak batzen dituzten kudeaketa klinikoko unitateak sortuta, komeni da koordinazio-batzorde bat sortzea, zuzendaritza-gerentziek, erakunde sanitarioen zuzendaritza asistentzialek eta unitateburuak osatua, bere barnean koordinazioa eraginkorragoa izan dadin.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2021eko urriaren 28ko Erabakiaren bidez, Arabako Anatomia Patologikoko Kudeaketa Klinikoko Unitatea eratzea onartu zen. Unitate horri Administrazio Kontseiluaren 2019ko uztailaren 23ko Erabakian araututako egitura- eta funtzionamendu-arauak aplikatuko zaizkio.

Arabako Anatomia Patologikoko Kudeaketa Klinikoko Unitatearen egiturak sareko laborategi-eredu bati erantzuten dio, eta aliantza estrategiko edo kudeaketa-proiektu partekatu gisa definitzen da, pertsonei arreta emateko izaera korporatiboa duena, arreta integral, integratu, pertsonalizatu eta koordinatura bideratutako diziplina anitzeko taldeen bidez, eta parte hartzen duten baliabide eta erakundeen lankidetzaz baliatuz, haien funtzionamendu integratua errazteko.

Kudeaketa Klinikoko Unitate horren xedea da Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan eta Arabako Errioxako Erakunde Sanitario Integratuan diagnostiko anatomopatologikoaren alorrean dauden beharrei erantzutea, praktika kliniko integratuaren ereduaren arabera. Unitatearen jarduerak autonomia-, eraginkortasun-, efizientzia- eta kalitate-printzipioen arabera arautuko dira; erreferentziazko zerbitzua Arabako Erakunde Sanitario Integratuan egongo da (Arabako Unibertsitate Ospitalea - Txagorritxuko egoitza), eta anatomia patologikoko jarduera osoari erantzungo dio Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan eta Arabako Errioxako Erakunde Sanitario Integratuan. Era berean, bi nodo espezifiko izango ditu ebakuntza barneko biopsiei erantzuteko: Arabako Unibertsitate Ospitalean bata (Santiago egoitza), eta Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan bestea.

Zerbitzu Erakunde bati baino gehiagori lotutako kudeaketa klinikoko unitateetarako, Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko uztailaren 23ko Erabakiaren 6. artikuluaren arabera, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko zuzendari nagusiak izendatuko du arduraduna, izendapen askeko prozeduraren bidez, lanpostuaren profila eta dagokion unitatearen arabera bete beharko diren konpetentziak eta trebetasunak zehaztuko dituen deialdi publikoa egin ostean.

Azaldutakoagatik, Arabako Anatomia Patologikoko Kudeaketa Klinikoko Unitateburu lanpostua bete behar da, Arabako, Debagoieneko eta Arabako Errioxako erakunde sanitario integratuek diagnostiko anatomopatologikoaren alorrean dituzten beharrei erantzuteko. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek, honako oinarri hauen arabera

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratuduna) eta lanpostua jabetzan edukitzea A1 lanbide-taldean.

b) Medikuntzako Lizentzia edukitzea, Anatomia Patologikoko espezialitatean.

c) Gutxienez 4 urteko lan-esperientzia izatea Anatomia Patologikoko espezialitatean.

d) Hizkuntza-eskakizuna. 2. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.

e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.

Kudeaketa Klinikoko Unitatearen Buruzagitza, organikoki eta funtzionalki, Arabako ESIaren Zuzendaritzaren mende egongo da, eta Buruzagitza horren berezko eginkizunen ardura zuzena izango du, besteak beste:

– Unitatearen plan estrategikoa edo kudeaketa-planak koordinatu eta kudeatzea.

– Arabako Erakunde Sanitario Integratuaren Zuzendaritzarekin negoziatzea Kudeaketa Kontratua.

– Kudeaketa Klinikoko Unitateko kudeaketa-taldea zuzentzea.

– Kudeaketa Klinikoko Unitatearen jarduera asistentziala zuzentzea.

– Ospitaleko gainerako unitateekiko harremanak koordinatzea, bai eta Unitatearen estrategia behar bezala garatzeko behar diren ospitalez kanpoko baliabideekiko harremanak ere.

– Unitateari atxikitako pertsonak planifikatu eta antolatzea.

– Esleitutako aurrekontua eta unitateari esleitutako beste baliabide fisiko batzuk kudeatzea, Zuzendaritzarekin adostutako kudeaketa kontratu edo dokumentuetan jasotako baldintzen arabera.

– Unitateko planetan jasotako prestakuntza- eta irakaskuntza-jarduerak zuzentzea.

2.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.

a) Asistentziaren kudeaketan prestakuntza izatea.

b) Taldeen kudeaketan prestakuntza izatea.

c) Informazio-sistema klinikoen alorrean eta kudeaketa sanitariorako adierazle asistentzialen analisi eta ebaluazioaren alorrean prestakuntza eta esperientzia izatea.

d) Kudeaketan esperientzia izatea.

e) Unitatearen kudeaketari buruzko memoria-proiektua.

Hautagai bakoitzarekin elkarrizketa pertsonala eskatu ahal izango da, eskatutako lanposturako egokia den ebaluatzeko.

Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

3.– Euskararen ezagutza.

Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

4.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz). Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aurkeztu ahal izango dira, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusira bidali behar dute eskabidea (Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz), beren datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.

Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

b) Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

c) Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

d) Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

e) Arabako Anatomia Patologikoko Unitate Klinikoaren kudeaketari buruzko memoria-proiektua.

CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

5.– Balorazio-batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.

Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta izangaiei horren berri emango die.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango.

6.– Hautaketa-prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunerako eskuratu ez diren merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedurari amaiera ematen dion Ebazpena.

Honen bidez hasitako prozedurari amaiera emango zaio (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzako intranetean eta webgune korporatiboan argitaratuko da.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 14a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala