Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzei lotuta 2019an eta 2020an aurkeztu ziren eskaerak zuzentzeko errekerimenduak (Agindua, 2020ko ekainaren 1ekoa, Osasuneko sailburuarena. 2020ko ekainaren 15eko EHAA).
Ezinezkoa izan da egintza hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
I. eranskinean agertzen diren pertsonek gehienez ere 10 eguneko epea izango dute, jakinarazten den iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, egintzaren testu osoa aztertzeko Osasun Sailaren Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1; 01010 Vitoria-Gasteiz), eta eskatu zaien dokumentazioa epe horren barruan aurkezteko.
I. eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Azkenik, honen bidez ohartarazten da, eskatutako dokumentazioa ezarri den epearen barruan aurkeztu ezean laguntza-eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legeak 21. eta 68. artikuluetan ezarritako moduan emango den ebazpen baten bidez.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 25a.
Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,
IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAETXEA.