Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2022ko martxoaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
1354

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 9koa, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren zuzendariarena, zeinaren bidez bulego horren ordezkariak izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kontratazio-mahaietan eta bestelako kide anitzeko organoetan.

Uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazioaren araubidea ezartzekoa berau– kontratazio-batzordeak sortzeko aukera arautzen du 7. artikuluan, kontratazio-mahaiak egotea 8. artikuluan, eta 25. artikuluan, berriz, Kontratazio Batzorde Nagusia, kontratazio zentralizatuko horniduren, obren edo zerbitzuen kontratazio-mahaiaren zereginak betetzeko; zehazten du, gainera, kasu horietan, Kontrol Ekonomikoko Bulegoko ordezkari batek egon behar duela batzordean, titularrak izendatuta, eta titularrak erabakiko du kasuan-kasuan pertsona horrek kontratazio-mahaiko bilerara joan behar duen ala ez, dagokion kontratazioaren ezaugarriak eta nolakotasuna kontuan hartuta. Bestalde, arau horren 31. eta 32. artikuluetan arautzen da Kontrol Ekonomikoko Bulegoak zer ordezkaritza izan behar duen Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordearen Osoko Bilkuran eta Batzorde Iraunkorrean.

Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretua –Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena– indarrean jartzeak aldaketak eragin ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren egituraren konfigurazioan.

Kontrol Ekonomikoko Bulegoko plantillari atxikitako langileen aldaketak kontuan hartuta, eguneratu egin behar dira aipatutako kide anitzeko organoei dagokienez bulego horretako zuzendariari dagozkion izendapenak.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jarraian aipatzen diren kide anitzeko organoetan Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkari izendatzea kontu-hartzailetzako kontrol-eginkizuna esleituta duten pertsona hauek:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordean, zeinaren Osoko Bilkura eta Batzorde Iraunkorra nola osatu uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren 31. eta 32. artikuluetan arautzen den hurrenez hurren, Fernando Martínez de Zuazo Letamendi jauna.

– Kontratazio Batzorde Nagusian, izapidetzen den espedientearen kontratazio-organoa atxikita dagoen sailaren edo organismoaren kontu-hartzailetzako kontrol-eginkizuna esleituta duen pertsona.

Bigarrena.– Kontratazio-mahaietan Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkari izendatzea kontu-hartzailetzako kontrol-eginkizuna esleituta duten pertsona hauek:

– Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren kontratazio-mahaian, zeinaren osaera Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2018ko irailaren 26ko Aginduaren bidez ezarri baitzen, María Ángeles Borjabad Roque andrea.

– Segurtasun Sailaren kontratazio-mahaian, zeina Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Segurtasuneko sailburuaren 2014ko abenduaren 3ko Aginduaren bidez sortu baitzen, Galo Xabier Salinazarmendaritz González de Urbina jauna.

– Lan eta Enplegu Sailaren kontratazio-mahaian, zeinaren osaera Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2020ko azaroaren 26ko Aginduaren bidez ezarri baitzen, Carolina Muro Arroyo andrea.

– Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren kontratazio-mahaietan, zeinen osaerak Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren eta Ogasun eta Ekonomia sailburuaren 2017ko apirilaren 26ko Aginduaren bidez ezarri baitziren, Oihane Torre Tobarias andrea.

– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko kontratazio-mahaian, zeinaren osaera Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren eta Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2017ko apirilaren 4ko Aginduaren bidez ezarri baitzen, Amaya Zarrabeitia Aldasolo andrea.

– Hezkuntza Saileko kontratazio-mahaian, zeinaren osaera Ekonomia eta Ogasun sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2021eko maiatzaren 6ko Aginduaren bidez ezarri baitzen, Jesús Manuel Gómez de la Rosa jauna.

– Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren kontratazio-mahaian, zeina Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2020ko abenduaren 17ko Aginduaren bidez eratu baitzen, Ágata Cabezas Muñoz andrea.

– Osasun Saileko kontratazio-mahaietan, zeinak Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren eta Osasuneko sailburuaren 2017ko ekainaren 13ko Aginduaren bidez osatu baitziren, Carolina Muro Arroyo andrea, espedientearen izapidetzea Saileko organo zentralei edo Arabako Lurralde Ordezkaritzari dagokionean; Galo Xabier Salinazarmendaritz González de Urbina jauna, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari dagokionean, eta Cristina Layant Villagarcía andrea, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari dagokionean.

– Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko kontratazio-mahaian, zeinaren osaera Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko martxoaren 15eko Aginduaren bidez ezarri baitzen, Borja Pérez Ramsden jauna.

– Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren kontratazio-mahaian, zeina Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko uztailaren 28ko Aginduaren bidez sortu baitzen, Josu Aguirre Goitia jauna.

– Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren kontratazio-mahaian, zeinaren osaera Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2017ko maiatzaren 15eko Aginduaren bidez ezarri baitzen, Oihane Torre Tobarias andrea.

– «Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua» administrazio-erakunde autonomoaren kontratazio-mahaian, zeinaren osaera Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2020ko azaroaren 26ko Aginduaren bidez ezarri baitzen, Askoa San Millán Insagurbe andrea.

– «Euskal Estatistika Erakundea (EEE)» administrazio-erakunde autonomoaren kontratazio-mahaian, zeina Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 1999ko maiatzaren 14ko Aginduaren bidez sortu baitzen, Josu Aguirre Goitia jauna.

– «Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua» administrazio-erakunde autonomoaren kontratazio-mahaian, zeinaren osaera Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2017ko maiatzaren 15eko Aginduaren bidez ezarri baitzen, Ágata Cabezas Muñoz andrea.

– «Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE)» administrazio-erakunde autonomoaren kontratazio-mahaian, zeina Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko uztailaren 28ko Aginduaren bidez sortu baitzen, Cristina Layant Villagarcía andrea.

– «Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia» administrazio-erakunde autonomoaren kontratazio-mahaian, zeina Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Segurtasuneko sailburuaren 2014ko abenduaren 3ko Aginduaren bidez sortu baitzen, María Ángeles Borjabad Roque andrea.

– «Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea» administrazio-erakunde autonomoaren kontratazio-mahaian, zeinaren osaera Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2020ko azaroaren 26ko Aginduaren bidez ezarri baitzen, Galo Xabier Salinazarmaritz González de Urbina jauna.

– «Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea» administrazio-erakunde autonomoaren kontratazio-mahaian, zeinaren osaera Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2018ko irailaren 26ko Aginduaren bidez ezarri baitzen, Borja Pérez Ramsden jauna.

– «Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua» administrazio-erakunde autonomoaren kontratazio-mahaian, zeinaren osaera Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2018ko irailaren 26ko Aginduaren bidez ezarri baitzen, Galo Xabier Salinazarmendaritz González de Urbina jauna.

– «Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP)» administrazio-erakunde autonomoaren kontratazio-mahaian, zeinaren osaera Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2019ko irailaren 18ko Aginduaren bidez ezarri baitzen, Josu Aguirre Goitia jauna.

– «Lehiaren Euskal Agintaritza» administrazio-erakunde autonomoak eratzen dituen kontratazio-mahaietan, Galo Xabier Salinazarmendaritz González de Urbina jauna.

Hirugarrena.– Kontratazio-batzordeak eratzen badira, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkaritza sail interesduneko kontratazio-mahaian bulego horretako kide izendatutako pertsonari egokituko zaio, baldin eta bulego horretako titularrak hala erabakitzen badu, kasuan kasuko kontratazioaren ezaugarrien eta nolakotasunaren arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren barneko ekonomiaren kontrola eta kontabilitatea garatzen dituen urriaren 31ko 464/1995 Dekretuaren 38. artikuluak arautuko du haren parte-hartzea.

Laugarrena.– Ordezko bana izendatzea kontu-hartzailetzako kontrol-eginkizuna esleituta duten eta aurreko puntuetan aipatu diren pertsonei, baita José Antonio Ausin Unzurrunzaga jaunari ere, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkari izendatu diren organoen bileretara joaterik ez dutenetarako, kargu hori hutsik dagoelako, titularra kanpoan edo gaixorik dagoelako edo titularrak bilerara ez joateko bestelako arrazoi justifikaturen bat duelako.

Bosgarrena.– Baliorik gabe uztea 2020ko otsailaren 24ko Ebazpenaren bidez egindako izendapenak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 9a.

Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendaria,

FRANCISCO DE JAVIER LOSA ZIGANDA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana