Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2022ko martxoaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1233

AGINDUA, 2022ko martxoaren 3koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda eguneratzeko prozedura zehazten duena, zenbait fauna-espezieri dagokienez.

Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren (aurrerantzean, NKLTB) 41. artikuluak ezartzen duenez, EAEko administrazio publikoek basoko fauna eta floraren populazioak –lehorrekoak zein itsasokoak– ekologia-, zientzia- eta kultura-eskakizunei dagokien mailan mantendu edo egokituko dituzte.

NKLTBren 47. artikuluak Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda sortzen du, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuko administrazio-izaerako erregistro publiko gisa. Halaber, 48. artikuluak espezieak, subespezieak edo populazioak zein kategoriatan sailkatu behar diren ezartzen eta definitzen du.

Hori garatzeko, Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda arautzeko den uztailaren 9ko 167/1996 Dekretua eman zen. Horren bidez, espezie, subespezie edo populazio bat katalogoan sartzeko edo baztertzeko prozedura zehazten da, eta kudeaketa-planak egiteko eta onartzeko arauak ezartzen dira.

Azken xedapenetako lehenengoaren bidez, katalogo horretan sartzen dira eranskinean zerrendatutako espezieak, subespezieak edo ornodunen populazioak, eta sailburu eskudunaren eskumena da espezieak, subespezieak edo populazioak sartzea edo baztertzea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den agindu baten bidez, NKLTBren 50.2 artikuluak ezartzen duen eta uztailaren 9ko 167/1996 Dekretuaren 5.1 artikuluak errepikatzen duen bezala. Ildo berean, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko 42/2007 Legeak ezartzen du administrazio publikoek dibertsitate biologikoarekin eta aipatutako legearen helburuekin lotutako ikerkuntza-programak garatzea sustatuko dutela.

Hortaz, halaxe egin zen Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariaren 2021eko ekainaren 7ko Ebazpenaren bidez eta Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariaren 2022ko urtarrilaren 3ko iragarkiaren bidez. Ebazpen horren bitartez jendaurrean jarri zen Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda eguneratzeko proposamena, odonatu, anfibio eta hegaztien zenbait fauna-espezieri dagokienez.

Txosten teknikoa eta horren ondoriozko proposamena egin dira taxonak eta populazioak Espezie Mehatxatuen Espainiako Katalogoan sartzeko irizpide orientatzaileak kontuan hartuta (2017ko martxoaren 6ko Ebazpena, Ingurumenaren Kalitate eta Ebaluazioko eta Ingurune Naturaleko Zuzendaritza Nagusiarena). Horien helburua da «kontserbazio-neurri aktiboak behar dituzten taxoien babes egokia ahalbidetzea eta erraztea, batez ere datu egiaztagarrietan oinarrituta, zeintzuek, ahal diren neurrian, subjektibotasuna saihesten eta txikiagotzen baitute». Horregatik, irizpide horiek espeziearen populazioaren eta haren banaketaren bilakaera ebaluatzen dute.

Aipatutako 167/1996 Dekretuan xedatutako prozedurarekin bat eta NKLTBren 50.2 artikuluak eta uztailaren 6ko 167/1996 Dekretuaren 5.1 artikuluak ematen dizkidaten eskumenei jarraikiz, eta Naturzaintza – Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Zaintzeko Aholkularitza Batzordeak txostena eman eta gero, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Aldatu egiten da Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda, eta agindu honen eranskinean dauden fauna-espezieak ere sartuko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 3a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

ERANSKINA
FAUNA

1.– Desagertzeko arriskuan daudenen kategorian sailkatutako espezie, subespezie eta populazioak.

Odonatuak:

Coenagrion caerulescens.

Anfibioak:

Pelobates cultripes.

Epidalea calamita (kostaldeko herriak).

Hegaztiak:

Burhinus oedicnemus.

2.– Kalteberen kategorian sailkatutako espezie, subespezie eta populazioak.

Odonatuak:

Onychogomphus costae Sélys.

Libellula fulva.

Brachytron pratense.

Aeshna isoceles.

Anfibioak:

Rana iberica.

Hegaztiak:

Athene noctua.


Azterketa dokumentala