Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2022ko martxoaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1070

IRAGARKIA, 2022ko otsailaren 22koa, dokumentazio-errekerimendua jakinarazteari buruzkoa.

2021eko urriaren 4an, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak interesdunari eskatu zion aurkeztutako dirulaguntza-eskaerari lotuta jarri zen errekurtsoa ebazteko behar zen dokumentazioa aurkezteko.

Ezinezkoa izan da errekerimendu hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Interesdunari errekerimendu horren berri ematen zaio, eta jakinarazten zaio 10 egun balioduneko epea izango duela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, eskatu zaion dokumentazioa aurkeztu dezan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz; eta Zerbitzu Juridikoei zuzenduta), zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan aurrez ikusitako edozein bitarteko erabilita. Era berean, ohartarazten zaio, horrela egin ezean errekurtsoan atzera egiten duela ulertuko dela, betiere arauaren 21. artikuluan ezarritako moduan emango den ebazpen baten bidez.

Interesdunak errekerimenduaren testu osoa dauka eskuragarri Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (José Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 22koa.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana