Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2022ko martxoaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1068

IRAGARKIA, bide publikoan, taldean, edariak kontsumitzeari dagokionez, SE-48-2021-547-VP zehapen-prozeduran instrukzio-egileak prozeduraren frogaldia ireki duela jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da zehapen-espedientearen frogaldiaren irekitze hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Interesdunak bost eguneko epea du egoki iritzitako beste frogabide batzuk proposatzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legeak 41. artikuluan xedatutakoaren arabera, jakinarazten da probidentzia honen aurka errekurtsoa jar daitekeela Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren aurrean, hiru egun balioduneko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Jakinarazpena egin eta hurrengo 15 egunetan isuna ordaintzen badu, zenbatekoa 39/2015 Legeak 85. artikuluan aurreikusitako deskontuen arabera murriztuko da. Ordainketa-gutuna iragarki honen 1. puntuan adierazitako helbidean eskatu ahal izango da.

Hori guztia argitara ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak horren berri izan dezan eta banakako jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 22a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala