Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2022ko martxoaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1060

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2021eko abenduaren 10ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baitira Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 13ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntzen berritzeak (Ikerketa Orokorra eta Espezifikoa). Agindu horren bidez, ikertzaile doktoreentzako hobekuntzarako doktoretza-ondoko programarako laguntzak berritzea eta laguntza berriak ematea arautu, eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2021-2022ko ikasturterako.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak atzeman dira ebazpen honen euskarazko argitalpenean: Ebazpena, 2021eko abenduaren 10ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baitira Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 13ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntzen berritzeak (Ikerketa Orokorra eta Espezifikoa). Agindu horren bidez, ikertzaile doktoreentzako hobekuntzarako doktoretza-ondoko programarako laguntzak berritzea eta laguntza berriak ematea arautu, eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2021-2022ko ikasturterako. Ebazpen hori 2022ko otsailaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da, 38. zenbakian, 889. hurrenkera-zenbakiarekin. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Laburpenean, 2022/38 (4/1) orrialdean, eta ebazpenaren izenburuan,

honela dio:

«EBAZPENA, 2021eko abenduaren 10ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baita Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 13ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntzen berritzeak (Ikerketa Orokorra eta Espezifikoa). Agindu horren bidez, ikertzaile doktoreentzako hobekuntzarako doktoretza-ondoko programarako laguntzak berritzea eta laguntza berriak ematea arautu, eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2021-2022ko ikasturterako.»

baina honela esan behar du:

«EBAZPENA, 2021eko abenduaren 10ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baitira Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 13ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntzen berritzeak (Ikerketa Orokorra eta Espezifikoa). Agindu horren bidez, ikertzaile ez doktoreentzako formakuntzarako doktoretza-aurreko programarako laguntzak berritzea eta laguntza berriak ematea arautu, eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2021-2022ko ikasturterako.»


Azterketa dokumentala