Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2022ko martxoaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1059

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2021eko abenduaren 10ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 13ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntza berriak ebazten dituena, zeinaren bidez ematen baitira 2021-2022 ikasturtean pertsonal ikertzailearen prestakuntza-programarako dirulaguntza berriak eta arautu eta deitzen baita dirulaguntza horiek berritzeko prozesua.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak atzeman dira ebazpen honetan: Ebazpena, 2021eko abenduaren 10ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 13ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntza berriak ebazten dituena, zeinaren bidez ematen baitira 2021-2022 ikasturtean pertsonal ikertzailearen prestakuntza-programarako dirulaguntza berriak eta arautu eta deitzen baita dirulaguntza horiek berritzeko prozesua. Ebazpen hori 2022ko otsailaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da, 38. zenbakian. 892. hurrenkera zenbakiarekin. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Laburpenean, 2022/38 (4/2) orrialdean, eta ebazpenaren izenburuan,

honela dio:

«EBAZPENA, 2021eko abenduaren 10ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 13ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntza berriak ebazten dituena, zeinaren bidez ematen baitira 2021-2022 ikasturtean pertsonal ikertzailearen prestakuntza-programarako dirulaguntza berriak eta arautu eta deitzen baita dirulaguntza horiek berritzeko prozesua.»

Baina honela esan behar du:

«EBAZPENA, 2021eko abenduaren 10ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 13ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntza berriak ebazten dituena, zeinaren bidez ematen baitira 2021-2022 ikasturtean ikertzaile ez-doktoreen prestakuntza-programarako dirulaguntza berriak eta arautu eta deitzen baita dirulaguntza horiek berritzeko prozesua.»


Azterketa dokumentala