Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2022ko martxoaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1021

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 16koa, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendariarena, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita jendaurrean jarri dela NBEF eta LGNEF funtsen kontura 2021ean esleitu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen bitartez ordaindutako laguntzen informazioa.

Administrazioaren dirulaguntzen jardueran nagusi izan behar duen publikotasun-printzipioa betetze aldera, betiere bat etorriz Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49. artikuluarekin, eta kontuan hartuta 2021. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak onuradun askori ordaindu dizkiela –eta banan-banan jakinarazi– NBEF eta LGNEF funtsen kontura finantzaturiko dirulaguntzak, ebazpen honen bidez jakinarazten da jendaurrean jarri direla dirulaguntza horien inguruko datuak.

Datuen publikotasuna 1306/2013 eta 908/2014 (EB) Erregelamenduetan ezarritako irizpideen arabera egingo da.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

2021ean NBEF eta LGNEF funtsen kontura esleitu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen bitartez ordaindutako laguntzen onuradunen datuak interneteko https://www.euskadi.eus/erakunde-ordaintzaileak-izapidetutako-ordainketak/web01-a2nekabe/eu/ helbidean jendaurrean jarri direla jakinaraztea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 16a.

Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.


Azterketa dokumentala