Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2022ko otsailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
814

AGINDUA, 2022ko otsailaren 1ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko behin-behineko langile bat lanpostutik kentzea xedatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluetan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu uztea sinatzen dut. Hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– José David Díez Llamas jauna Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Azterlan eta Programetarako aholkulariaren kargutik kentzea (kodea: 5166; dotazioa: 3), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Dekretu honek 2022ko otsailaren 18an izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 1a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER HURTADO DOMÍNGUEZ.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana