Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2022ko otsailaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
614

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 31koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita Urretxu eta Antzuolako udal-mugarteetan (Gipuzkoa) dagoen Trekutz Parke Eolikorako administrazio-baimena eskatzeko eskumen-prozedura.

Espediente-zk.: 20-GEY-2021-00017.

AURREKARIAK

1.– 2021eko urriaren 26an, Cilda Energy, S.L.U. enpresak aldez aurreko administrazio-baimena eskatu zuen Urretxu eta Antzuolako udal-mugarteetan (Gipuzkoa) dagoen Trekutz Parke Eolikorako proiekturako.

2.– Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak 4. artikuluan ezartzen dituen ondorioetarako, eskaera hori jendaurrean jarri zen, egon zitekeen lehiarako eskaera baten ondorioetarako. Iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2021eko azaroaren 30ean.

3.– Arauz ezarritako epean ez da aurkeztu lehiarako baimen gehigarririk.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan, energia elektrikoa ekoizteko parke eolikoak eraikitzeko aurretiazko administrazio-baimena eskatu behar da, eta honako dekretu hauek ezartzen dute hori: Sektore elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak, 21. artikuluan; abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuak (energia elektrikoko instalazioak garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta horiek baimentzeko prozedurak arautzen dituenak) 115. artikuluan, eta maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duenak).

2.– Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariak, 115/2002 Dekretu horrek ematen dizkion eskumenak baliatuz, honako hau:

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Aukeratzea Cilda Energy, S.L.U. enpresak aurkeztu duen aurreproiektua Urretxu eta Antzuolako udal-mugarteetan (Gipuzkoa) dagoen Trekutz Parke Eolikorako, aurkeztu den bakarra izan delako.

Bigarrena.– Cilda Energy, S.L.U. enpresak 115/2002 Dekretuak 7. artikuluan ezartzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du sei hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, aldez aurretiko administrazio-baimena izapidetzeko.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen; beraz, horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Industriako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, horrela ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 31.

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana