Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2022ko otsailaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA ENPLEGU SAILA
602

AGINDUA, 2022ko urtarrilaren 27koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Gipuzkoako Lan Ikuskaritzaren Zuzendariordetzan hutsik dagoen Lan Ikuskaritzako Buruaren lanpostua (kodea: 511211/2) izendapen askez betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan agindutakoaren arabera, eta bat etorriz Gipuzkoako Lan Ikuskaritzaren Zuzendariordetzan hutsik dagoen Lan Ikuskaritzako buruaren lanpostu bat –kodea: 511211/2– izendapen askez betetzeko deialdia iragartzeko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2021eko azaroaren 30eko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin (2021eko abenduaren 27ko EHAA, 257. zk.), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Orreaga Zorrilla Berasategui andrea izendatzea Gipuzkoako Lan Ikuskaritzaren Zuzendariordetzako Lan Ikuskaritzako buru –kodea: 511211/2–.

Bigarrena.– Agindu honek 2022ko urtarrilaren 31tik aurrera izango du eragina.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 27a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana