Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2022ko otsailaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
601

HUTS-ZUZENKETA, ebazpen honena: Ebazpena, 2021eko abenduaren 14koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek aurkeztutako 2022. urterako tarifak onartzekoa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuaren esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak atzeman dira ebazpen honen testuan: Ebazpena, 2021eko abenduaren 14koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek aurkeztutako 2022. urterako tarifak onartzekoa (2021eko abenduaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 260. zk.). Beraz, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

1.– Erabakiaren 2021/6428 (6/6) orrialdearen 13. apartatuan, honakoa dio:

«13.– Bilboko Udala.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau larunbatetan, igandeetan eta, Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da. Era berean, lanegunetan 22:00etatik 07:00etara ere aplikatuko da, eta, gainera abuztuaren 19, 20, 21 eta 22an (Aste Nagusia) eta abenduaren 24an eta 31n aplikatuko da.

(3) Tarifa hau ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan aplikatuko da, 22:00etatik 07:00etara.

(*) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea hartzen da.»

Baina honela esan behar du:

«13.– Bilboko Udala.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau larunbatetan, igandeetan eta, Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da. Era berean, lanegunetan 22:00etatik 07:00etara ere aplikatuko da, eta, gainera, abuztuaren 22, 23, 24 eta 25ean (Aste Nagusia) eta abenduaren 24an eta 31n.

(3) Tarifa hau ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan aplikatuko da, 22:00etatik 07:00etara.

(4) Gutxieneko tarifak 1,55 kilometroko ibilbidea hartzen du.»


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana