Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2022ko otsailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
542

IRAGARKIA, 2022ko urtarrilaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria izapidetzeko prozeduren 4990. zenbakiko jakinarazpenei buruzkoa.

Aipatutako prozedurak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Aipatutako 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 46. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zitazio honek eragiten dien interesdunei edo haien ordezkariei eskatzen zaie Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren dagokion bulegoan ager daitezela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita 5 eguneko epean, jakinarazpen pertsonala egiteko.

Epe hori igaro, eta agertuko ez balitz, jakinarazpena egindakotzat joko da legezko ondorio guztietarako, agertzeko jarritako epearen mugaegunaren biharamunetik aurrera.

Eranskinean adierazitako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 24a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala