Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2022ko otsailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
540

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 18koa, Osasuneko sailburuordearena, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Ikerketako Batzorde Etikoaren osaera aldatzen duena.

Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuaren (ESI) Ikerketako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko eskaera jaso denez, 1994ko irailaren 28ko Aginduan xedatutakoarekin bat eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 8.2.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Batzorde horretako kideak aldatzea eta honako hauek izendatzea:

Batzordeburua:

Julio Audicana Uriarte jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna, Medikuntza Intentsiboko espezialista.

Batzordeburuordea:

Carmelo Aguirre Gómez jauna, Medikuntza eta Kirurgian doktorea, Farmakologia Klinikoan espezialista.

Idazkaria:

Itziar Ibarrondo Larramendi andrea, Farmazian lizentziaduna, Ospitaleko Farmazian espezialista.

Bokalak:

María Armendariz Cuñado andrea, Farmazian lizentziaduna, Lehen Mailako Arretako farmazialaria.

Nerea Ingunza Basterra, Erizaintzako unibertsitate-diplomaduna.

Karmelo Intxaurraga Fernández jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna, Anestesian eta Bizkorketan espezialista.

Teresa Moreno Calle andrea, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna, Psikiatrian espezialista.

Silvia Santos Cabrera andrea, Biologian doktorea.

Arturo Ortega Salazar jauna, Zuzenbidean lizentziaduna.

Jose María Pérez Carballo jauna, Administraria.

Milagros Cobas Belso andrea, ospitale-farmaziako egoiliarra.

Bigarrena.– Osasuneko sailburuordearen 2020ko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidez onartutako akreditazioa baiestea (2020ko abenduaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 246. zk.)

Hirugarrena.– Osaeran beste aldaketaren bat gertatuz gero, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuaren (ESI) Ikerketako Batzorde Etikoak berriro ere batzordea aldatzea eskatu beharko du, hilabeteko aurrerapenarekin.

Laugarrena.– Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuaren (ESI) Ikerketako Batzorde Etikoaren betekizun eta inguruabarretan aldaketaren bat izanez gero, Osasuneko sailburuordeari jakinarazi beharko zaio, hilabeteko epean, aldaketa gertatzen denetik hasita, hala xedatuta baitago 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuari, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 18a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.


Azterketa dokumentala