Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2022ko otsailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
538

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 14koa, Arrantza eta Akuikultura zuzendariarena, Algaloop enpresaren akuikultura-proiektua jendaurrean jartzen duena.

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan, Asteasuko Algaloop, S.L.U. enpresaren mikroalgak hazteko espedientea izapidetzen ari da.

Horrenbestez, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean jartzea, 30 eguneko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Espedientea: mikroalgak hazteko proiektua. Lekua: Asteasuko agroaldea Z.G. 20159 Asteasu (Gipuzkoa).

Proiektuak ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa behar du.

Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza da proiektua baimentzeko organo eskuduna.

Bigarrena.– Espedientea helbide honetan dago ikusgai:

https://www.euskadi.eus/jendeaurreko_erakustaldia/algaloop-sustatutako-akuikultura-ustiategi-proiektua/web01-a2arraku/eu/

Eskuragarri dago, baita ere, Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Donostia-San Sebastián kalea, 1, Lakua I Eraikina, 3. solairua). Bertan eskura daiteke proiekuaren gaineko informazioa.

Alegazioak aurkeztu daitezke 30 asteguneko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, egoitza elektroniko honetan:

pesca-dec@euskadi.eus

Edo Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, Lakua I eraikina, 3. solairua).

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 14a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.


Azterketa dokumentala