Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2022ko otsailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
536

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 29koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2020ko irailaren 23ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horren bidez ardogintza-entitateen kanpo-sustapenerako 2020ko laguntza-deialdia egiten da, Lehiatu Ardoa programaren bidez.

AURREKARIAK

2020ko urriaren 28an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (213. zk.) Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2020ko irailaren 23ko Agindua, zeinaren bidez egiten baita ardogintza-entitateen kanpo-sustapenerako 2020ko laguntza-deialdia, Lehiatu Ardoa programaren bidez.

Aipatutako aginduaren hamaikagarren artikuluaren arabera, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak du dirulaguntzak ebazteko eskumena.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 8.1.c) artikuluaren arabera, emandako dirulaguntza eta laguntza publikoak argitaratu beharko dira, zenbatekoa, helburua edo xedea eta onuradunak adierazita.

Horregatik guztiagatik, eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza-jarduerak izan behar duen publikotasun-printzipioa betetze aldera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2020ko irailaren 23ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzea (ondoko eranskinean). Agindu horren bidez egiten da ardogintza-entitateen kanpo-sustapenerako 2020ko laguntza-deialdia, Lehiatu Ardoa programaren bidez.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 29a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala