Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2022ko urtarrilaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
420

IRAGARKIA, 2022ko urtarrilaren 10ekoa, Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Vitoria-Gasteizko udalerrirako «Statcom 150 MVAr berria eta Gasteizko 220kV azpiestazioaren handitzea» izeneko proiektua.

Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuak 10. artikuluan (2020ko apirilaren 24ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuak 144. artikuluan (2000ko abenduaren 27ko EHAA) ezartzen dituzten ondorioetarako, eta testuaren azken xedapenetako lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da jarduketa hau, baita eskatzaileak nahitaez desjabetzekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza eta banakoa ere.

– Eskatzailea: Red Eléctrica de España, SAU.

– Eskaera: aurretiazko administrazio- eta eraikuntza-baimena, eta onura publikoaren deklarazioa.

– Xedea: azpiestazio horretako 220 kV-eko barretan tentsioa kontrolatzea, batez ere Euskadiko eremua Frantziarekin konektatzeko lineen fluxuan aldaketak daudelako, eta Espainiako sistema elektriko penintsularrean eragina izan dezaketen eremuen arteko eta tokiko eremuetako oszilazio elektromekanikoak arintzen laguntzea.

– Erreferentzia: 01-AT-Y-2021-41.

– Kokalekua: Vitoria-Gasteizko udal-mugartea.

– Aurrekontua: 11.214.101 euro.

Horren berri ematen da interesa duenak proiektua aztertzeko aukera izan dezan, Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) edo udaletxean agertuta edo Interneteko hurrengo helbidean sartuta (www.euskadi.eus; Energia eta meategiak/Energia ataleko proiektuak jendaurrean jartzeko aukeran):

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/

Horrez gain, interesdunek egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, bi aletan, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 10a.

Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.

ERANSKINA
UKITZEN DIREN ONDASUNEN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
STATCOM 150 MVAR BERRIA ETA GASTEIZKO 220KV AZPIESTAZIOAREN HANDITZEA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala