Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2022ko urtarrilaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
414

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 10ekoa, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariarena, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Lege aurreproiektuaren entzunaldiko eta jendaurreko informazioko izapidea egiteko dena.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko abenduaren 14ko Aginduaren bidez, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Lege Aurreproiektuari aldez aurreko onarpena eman zaio.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute; era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen duenean, jendaurrean jarri beharko dira.

Era berean, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko otsailaren 23ko hasiera-aginduaren arabera, Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren Lege Aurreproiektuari entzunaldi-izapidea egingo zaio.

Azaldutako guztiagatik, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 7.m) artikuluak zuzendari-kargua duten pertsonei ematen dien eskuduntzari jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Entzunaldiaren eta jendaurreko informazioaren izapidearen mende jartzea Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Lege Aurreproiektua, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkezteko, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Lege Aurreproiektuaren testua eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hasiera/ eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webgunean (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/ekonomiaren-garapen-azpiegitura-saila/).

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 10a.

Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,

ADOLFO URIARTE VILLALBA.


Azterketa dokumentala