Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2022ko urtarrilaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
400

1/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Arabako Foru Suhiltzaileak erakunde autonomoko Giza Baliabideen eta Administrazio Kudeaketa Zerbitzuko buruaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez hornitzeko deialdia bete gabe uzteari buruzkoa (kodea: 1200.001).

Arabako Foru Suhiltzaileak erakunde autonomoko lehendakariaren 2021eko urriaren 6ko Ebazpenaren bidez, onespena eman zitzaion Arabako Foru Suhiltzaileak erakunde autonomoaren indarreko lanpostu zerrendako Giza Baliabideen eta Administrazio Kudeaketaren Zerbitzuaren buruaren lanpostua (kodea: 1200.001) izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdiari, zeina ALHAOn argitaratu baitzen 2021eko azaroaren 5ean (126. zk.), eta EHAAn, 2021eko azaroaren 24an (234. zk.).

Deialdi horretarako hautagaitzak aurkezteko epea amaituta, bi eskaera aurkeztu ziren: bata Eneko Arrese Flores jaunak, eta bestea María Teresa Hernández Herrero andreak.

Bi eskaerak aztertuta, ikusi da Eneko Arrese Flores jaunak aurkeztutakoak ez duela betetzen deialdiaren hirugarren oinarriko 2. apartatuan aipatzen den baldintza, eta, beraz, ez da onartu.

M.ª Teresa Hernández Herrero andreak aurkeztutako eskaera onartu da, eta erakunde autonomoko kudeatzailetzak txostena eman du urtarrilaren 10ean, eta, bertan, hautagaiak alegatutako merezimenduak baloratu dira.

Emandako informazioaren arabera, ez da ikusten María Teresa Hernández Herrero andreak behar bezala erantzun diezaiekeenik lanpostua betetzeak eskatzen dituen eskakizunei; izan ere, alegatutako merezimenduak (lanbide ibilbidea, beste lanpostu batzuetan betetako ezagutzak eta funtzioak) ez dira egokiak lanpostuari lotutako eginkizunak ondo eta zuzen betetzeko. Beraz, haren hautagaitza ez da egokia.

Izangaiaren egokitasun ezak erakunde honi ahalmena ematen dio deialdia bete gabe uzteko, oinarri arautzaileetan jasorikoaren arabera (bosgarren oinarria).

Horrenbestez, eta nire eskumeneko ahalmenak egikarituz, Arabako Foru Suhiltzaileak erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluaren eskuordetzaz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ez onartzea Eneko Arrese Flores jaunaren eskaera, deialdiaren hirugarren oinarrian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik.

Bigarrena.– M.ª Teresa Hernández Herrero andrearen hautagaitzaren egokitasun-eza adieraztea.

Hirugarrena.– Deialdia bete gabe uztea, aurkeztutako hautagaitza egokia ez delako.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Arabako Foru Suhiltzaileak erakunde autonomoko Administrazio Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 10a.

Arabako Foru Suhiltzaileak erakunde autonomoaren lehendakariordea,

JESÚS MARÍA GUINEA DÍAZ DE OTaLORA.


Azterketa dokumentala