Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2022ko urtarrilaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
313

8/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 17koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearekiko hezkuntza-lankidetzarako hitzarmena argitaratzeko dena. Hitzarmen horren bidez, Aktuariotza eta Finantza Zientzietako Unibertsitate Masterreko ikasleek curriculumeko kanpo-praktika akademikoak egingo dituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako hitzarmena sinatu du, eta, behar duen publikotasuna emateko, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearekiko hezkuntza-lankidetzarako hitzarmenaren testua, Aktuariotza eta Finantza Zientzietako Unibertsitate Masterreko ikasleek curriculumeko kanpo-praktika akademikoak egin ditzaten. Honen eranskinean dago jasota.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 17a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala