Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2022ko urtarrilaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
310

6/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez iragartzen baita Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Arreta Integratuaren Zuzendari lanpostua betetzeko deialdi publikoa.

Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko Arreta Integratuaren Zuzendari lanpostua hutsik egongo dela aurrikusi da. Horrenbestez, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, eta Osakidetzako erakunde sanitario integratuen uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, Zuzendaritza Nagusi honek erabaki du deialdi publikoa iragartzea, aipatutako lanpostua izendapen bidez betetzeko, ondorengo oinarriak betez

OINARRIAK

Lehenengoa.– Honako hauek eska dezakete Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Arreta Integratuaren Zuzendari lanpostua: Osakidetzako Zerbitzu Sanitarioetako Erakundeei atxikitako langile finkoek (funtzionarioak, estatutarioak nahiz lan-legepeko kontratudun finkoak), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako funtzionarioek eta baldintzak betetzen dituen beste edozeinek.Hona hemen bete beharreko baldintzak:

1.– Medikuntza eta Kirurgiako lizentziadunak izan behar dute.

2.– Administrazio- eta kudeaketa-lanetan esperientzia izan behar dute.

Bigarrena.– Interesdunek Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzan aurkeztuko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, eskabideak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkeztu ahal izango dira.

Hirugarrena.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten hautagaiek eskabidearekin batera, Curriculum Vitaea aurkeztu beharko dute, eta bertan honakoa adieraziko dute:

– Titulu akademikoak.

– Orain arte betetako lanpostuak.

– Esperientzia eta/edo prestakuntza osasun-kudeaketan.

– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

Hautagaiek eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazi den bezala egiaztatzea Osakidetzako CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala egiaztatuta badaude, beti ere izangaiak eskabidean horrela dela adierazi baldin badu.

Laugarrena.– Deialdi hau Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 4a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala