Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2022ko urtarrilaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
309

8/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetzako Informatika eta Informazio Sistemen Zuzendariorde lanpostutik kentzen baiten Martín Begoña Oleaga jauna erretiroagatik.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 1609/2008 Ebazpenaren bidez (2008ko ekainaren 25eko EHAAn), Osakidetzako Informatika eta Informazio Sistemen Zuzendariorde izendatu zuten Martín Begoña Oleaga jauna.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Martín Begoña Oleaga jauna Osakidetzako Informatika eta Informazio Sistemen Zuzendariorde lanpostutik kentzea erretiroagatik, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko urtarrilaren 6ko lanaldia bukatzen denetik aurrera egongo da indarrean.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 5a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala