Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2022ko urtarrilaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
308

2462/2021 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Sendoa Ballesteros Peña jauna Irakaskuntza, Ikerkuntza eta Berrikuntzako Gainbegirale kargutik kendu den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan.

1751/2019 Ebazpenaren bidez, Sendoa Ballesteros Peña jauna Irakaskuntza, Ikerkuntza eta Berrikuntzako Gainbegirale izendatu zen Osakidetzako Bilbo-Basurtuko ESIan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Sendoa Ballesteros Peña jauna Irakaskuntza, Ikerkuntza eta Berrikuntzako Gainbegirale kargutik kentzea berak hala eskatuta, Osakidetzako Bilbo-Basurtuko ESIan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko abenduaren 12ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2021eko abenduaren 28a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,

JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala