Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2022ko urtarrilaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
306

346/2021 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Severina Gómez García andrea Graduatu Aurreko eta Ondoko Irakaskuntzako eta Etengabeko Prestakuntzako gainbegirale izendatu den, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko ESIan.

300/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko ESIan Graduatu Aurreko eta Ondoko Irakaskuntzako eta Etengabeko Prestakuntzako Gainbegirale lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Severina Gómez García andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko ESIko Graduatu Aurreko eta Ondoko Irakaskuntzako eta Etengabeko Prestakuntzako Gainbegirale.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Severina Gómez García andrea izendatzea Graduatu Aurreko eta Ondoko Irakaskuntzako eta Etengabeko Prestakuntzako Gainbegirale, Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko ESIan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2022ko urtarrilaren 11n izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari Ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2021eko abenduaren 22a.

Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari-gerentea,

JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.


Azterketa dokumentala