Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2022ko urtarrilaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
305

AGINDUA, 2022ko urtarrilaren 14koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, dokumentuak ebaluatzeko taulak onartzen dituena.

Aintzat hartuz Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituen azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuaren 30., 31., 32. eta 33. artikuluetan xedatutakoa; eta Dokumentuak Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordeak 2021eko maiatzaren 19ko bileran onartutako dokumentuak ebaluatzeko taulen proposamenak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindu honen eranskinean azaltzen diren dokumentuak ebaluatzeko taulak onartzea.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 14a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

ERANSKINA

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazioaren dokumentazio propioa.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala