Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2022ko urtarrilaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
264

AGINDUA, 2021eko abenduaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita 2021-2022 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren 17. eta 18. artikuluetan ezarritako itunen ofiziozko aldaketa.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzeko eta berriak izenpetzeko, eta 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteko.

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko irailaren 16ko Aginduaren bidez ebazten da zer unitate itundu behar diren 2021-2022 ikasturtean, honako irakaskuntza hauetan: Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza, DBH, Hezkuntza Berezia (talde egonkorrak eta zereginen ikaskuntza), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak.

Hezkuntzako sailburuaren 2021eko urriaren 27ko Aginduak hasiera ematen dio 2021-2022 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren 17. eta 18. artikuluetan ezarritako itunen ofiziozko aldaketari.

Ofiziozko aldaketa horren eraginpean dauden ikastetxe pribatu itunduak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Aldatzea agindu honen eranskinean adierazitako ikastetxe pribatu itunduen 2021-2022 ikasturteko ituna.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete EAEko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 21a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala