Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 12koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Irakasle Titular izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2021eko uztailaren 22ko Ebazpenaren bidez egin zen (2021-07-29ko BOE eta 2021-09-06ko EHAA).
2021eko uztailaren 22ko Ebazpenaren bidez (2021-07-29ko BOE eta 2021-09-06ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
Marlén Izquierdo Fernández andrea (NAN: ***2992**) Unibertsitateko irakasle titularrak. Kodea: TUC8/1 – D00103-27. Jakintza arloa: «Ingeles Filologia». Saila: Ingeles eta Aleman Filologia eta Interpretazioa Saila. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebakarra; Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaskuntza eta ikerkuntza lanak: «Ingeles Akademikoa».
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2022ko urtarrilaren 12a.
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.