Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2022ko urtarrilaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
216

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 30ekoa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez berrikusi egiten baita Gunvor Biodiesel Berantevilla SLU sozietateari Berantevillako udal-mugartean (Araba) biodiesela ekoizteko emandako ingurumen-baimen integratua.

Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko martxoaren 13ko Ebazpenaren bidez eman zitzaion Bionor Berantevilla SLUri ingurumen-baimen integratua, biodiesela ekoizteko jarduerarako, Berantevillako udal-mugartean (Araba).

Ingurumeneko sailburuordearen 2014ko apirilaren 11ko Ebazpenaren bidez, aldatu eta indarrean jarri zen Bionor Berantevilla SLUri emandako ingurumen-baimen integratua, Berantevillako udal-mugartean (Araba) biodiesela ekoizteko jarduerarako.

Ingurumeneko sailburuordearen 2019ko urtarrilaren 2ko Ebazpenaren bidez, ofizioz berrikusi zen aipatutako ingurumen-baimen integratua, urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta ekainaren 25eko 4/2015 Legean (Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa) ezarritako betebeharrak gehitzeko.

Ingurumeneko sailburuordearen 2020ko maiatzaren 8ko Ebazpenaren bidez jakinarazi da Bionor Berantevilla SLU enpresari onartu zitzaiola ingurumen-baimen bateratua, Berantevillako udal-mugartean (Araba) biodiesela ekoizteko jarduerarako, Gunvor Biodiesel Berantevilla enpresaren alde.

2007ko urriaren 24an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legea.

2008ko abenduaren 23an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen abenduaren 22ko 2090/2008 Errege Dekretua, Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen garapen partzialerako erregelamendua onartzen duena.

2016ko abenduaren 31n, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

2016ko ekainaren 9an, Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2016ko maiatzaren 30eko 2016/902 (EB) Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren esparruan (sektore kimikoko hondakin-urak eta -gasak tratatzeko eta kudeatzeko sistema komunetarako zuzentaraua).

2017ko abuztuaren 7an, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2017ko azaroaren 21eko 2017/2117 (EB) Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera (ekoizpen-bolumen handiko industria kimiko organikoari buruzkoa).

2017ko urriaren 30ean, APM/1040/2017 Agindua, urriaren 23koa, argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, Ingurumen Erantzukizunaren urriaren 23ko 26/2007 Legearen III. eranskinean jasotako jardueretan –ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren bidez 1. eta 2. lehentasun-mailakotzat sailkatuetan– nahitaezko finantza-bermea eratzea noiztik eska daitekeen ezartzen duena eta aipatutako agindu horren eranskina aldatzen duena.

2020ko urtarrilaren 22an eta otsailaren 4an, hurrenez hurren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren 209/2019 Dekretua, abenduaren 26koa, zeinaren bidez garatzen baita Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea, eta 2020ko urtarrilaren 23ko Agindua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez jarraibide tekniko bat onartzen baita, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoa interpretatzeari eta aplikatzeari buruzkoa, lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat eskatzeari lotua.

2020ko urtarrilaren 27an, 4/2020 Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, urtarrilaren 21ekoa, zeinaren bidez indargabetu egiten baita irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena.

2020ko ekainaren 19an, Estatuko lurraldean hondakinen garraioa arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean.

2020ko azaroaren 2an, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak aurretiazko kontsultak hasi zituen erakunde eskudunekin, eta, horren ondorioz, AAI00131_REV_2020_001 administrazio-espedientea ireki zen.

2021eko otsailaren 24an, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak, baimena berrikuste aldera, Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUri eskatu zion ondorioetan deskribatutako teknika eskuragarri onenekin instalazioak izandako funtzionamenduaren konparazioa bidaltzeko, baita hainbat ingurumen-alderdien eguneratzea ere.

2021eko martxoaren 4an eta 9an, Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatu zizkioten agiriak aurkeztu zituen.

Aurkeztutako agiriak aski zirela egiaztatu ondoren, 2021eko apirilaren 30ean, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren 2021eko apirilaren 7ko Iragarkia argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, zeinaren bidez jendaurrean jarri baitzen aipatutako espedientea.

Ez da alegaziorik aurkeztu espedientea jendaurrean egon den aldian.

Organismo eskudunei txostenak eskatu zitzaizkien 2021eko maiatzaren 12an eta ekainaren 28an: Berantevillako Udalari (Araba), URA - Uraren Euskal Agentziari eta Osasun Publikoaren Zuzendaritzari.

2021eko uztailaren 12an, Berantevillako (Araba) Udalaren txostena jaso zen.

Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariak erreferentziako espedientea eta ebazpen-proposamena Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUren esku jarri zituen 2021eko azaroaren 22an, entzunaldi-izapiderako.

2021eko azaroaren 30ean, Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk jakinarazi zuen ez zuela alegaziorik egingo.

Testu bategin horren 26. artikuluan dago ezarrita zer baldintza behar diren baimena berrikusteko. Horri jarraituz, lau urteko epean, instalazioaren jarduera nagusiari dagozkion TEOen inguruko ondorioak argitaratzen direnetik aurrera, organo eskudunak bermatuko du instalazioaren baimenaren baldintza guztiak berrikusiko direla eta, beharrezkoa bada, egokitu egingo direla, baita instalazioak erreferentziako TEO agirien ondorio aplikagarriak betetzen dituela ere.

2090/2008 Errege Dekretuan jasotako eskakizunak ingurumen-baimen integratuan jasotzea egokitzat jo denez, ingurumeneko finantza-bermea eratzeari buruzko puntu bat gehitu behar da.

Ingurumen-baimen integratuan aipatutako 4/2015 Legean ezartzen diren eskakizunak jasotzea egokitzat jo denez, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 209/2019 Dekretuak eta 2020ko urtarrilaren 23ko Aginduak araututako moduan, lurzorua babesteko baldintzak aldatu egin behar dira.

Horrez gain, ingurumen-baimen integratuak xedatzen duenez, neurri babesle eta zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira araudi berria indarrean jartzean, betiere esku hartzen duten sistemen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea aholkatzen badu, edo sustatzaileak horrela eskatzen badu ingurumena zaintzeko programak lortutako emaitzak ikusita.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26. artikuluan (1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, onartu zuen) eta 2008ko apirilaren 23ko Ebazpenaren Hirugarrena.G apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, egokia da ingurumen-baimena egokitzea, airearen kalitatea babesteari, lurzorua babesteari eta zaratarekin lotutako baldintzei buruzko apartatuen idazketa eguneratzeko, baita ontziak merkaturatzeari buruzko apartatu berri bat sartzeko ere.

Era berean, kontuan hartuta ingurumen-baimen integratua eman zenetik ingurumenari buruzko araudi berria promulgatu dela, egokia da indarrean dagoen araudi berrira egokitzea Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko apirilaren 23ko Ebazpenaren baldintzak, ofizioz, aipatutako Ebazpenaren Hirugarrena.G apartatuan ezarritakoari jarraikiz eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Orobat, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatzen denez, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen eraginpeko enpresek aukera dute jarduera aldi baterako eteteko, eta, beraz, berariazko apartatu bat erantsi behar da etenaldiak dirauen bitartean ingurumen-baimen integratua betetzen dutela bermatzeko baldintzak ezartzearren.

4/2020 Dekretuak, urtarrilaren 21ekoak, indargabetu egin zuenez irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzekoa, eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortu eta arautzekoa, ingurumen-baimen integratuko zenbait apartatu aldatu egin behar dira.

Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 15.9 artikuluarekin bat etorriz, berrikuspen-ebazpena testu bakar gisa txertatuko da ingurumen-baimen integratuan.

Ingurumen-organo honek ebazpen hau emateko eskumena du, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean eta otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoan) aurreikusitakoari jarraikiz.

Honako xedapen hauek ikusi dira: 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoa; 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; 68/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ez-funtsezko aldaketatzat kalifikatzea, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan (Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzekoan) xedatutakoaren ondorioetarako, Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUren espedientean agertzen diren aldaketak. Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedurari aplikatu beharreko araubide juridikoaz adierazitakoari dagokionez, eta ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean adierazitakoari dagokionez, ez zaie ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorik egin behar aldaketoi.

Bigarrena.– Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUri (IFK: B01415694; NIMA: 0100012609; eta erregistro-kodea: 16–I-01-000000000131) emandako ingurumen-baimen integratua aldatzea eta berrikustea biodiesela fabrikatzeko jarduerarako, Berantevilla udal-mugarteko (Araba) Lacorzanilla industrialdeko 8., 9. eta 10. zenbakietan, betiere baimenaren baldintzak honako hauetara egokituz: Batzordearen 2016ko maiatzaren 30eko 2016/902 (EB) Betearazpen Erabakira, zeinaren bidez ezartzen baitira teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren esparruan (sektore kimikoko hondakin-urak eta -gasak tratatzeko eta kudeatzeko sistema komunetarako zuzentaraua); eta Batzordearen 2017ko azaroaren 21eko 2017/2117 (EB) Betearazpen Erabakira, zeinaren bidez ezartzen baitira teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren esparruan (ekoizpen-bolumen handiko industria kimiko organikoari buruzkoa).

Hirugarrena.– Ebazpen honen eranskinean jasotako jarduera ustiatzeko eta jarduteari uzteko baldintzak eta betekizunak ezartzea, Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk biodiesela fabrikatzeko Berantevillako (Araba) udal-mugartean.

Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:

a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, finkatutako emisioen muga-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea komeni bada.

b) Emisioak nabarmen murriztu badaitezke, teknika erabilgarri onenetan aldaketa handiak egiteko gehiegizko kostuak eragin gabe.

c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta beste teknika batzuk erabili behar badira.

d) Urei buruzko legedian ezarritakoaren arabera, arro-organismoak irizten badio badirela ingurumen-baimen integratua berrikustea justifikatzen duten inguruabarrak, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeatzen dituen arroetako jabari publiko hidraulikora isurtzeari dagokionez. Kasu horretan, arro-organismoak, txosten lotesle baten bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean berrikuspen-prozesua hasteko.

e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen badu, edo abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 22.3 artikuluari jarraikiz, ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada.

f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.

g) Ingurunearen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza garrantzitsu berrietara egokitu beharra badago; bereziki, inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela hautematen bada.

h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, egiaztatzen bada ez direla nahikoak ingurumen-inpakturako ezarritako babes-, zuzenketa- edo konpentsazio-neurriak.

i) Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26. artikuluko 1., 2. eta 3. puntuetan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.

Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez dakar kalte-ordaina jasotzeko eskubidea, hala ezarrita baitago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26.5 artikuluan.

Bosgarrena.– Baimen hau iraungitzeko arrazoi izango da Gunvor Biodiesel Berantevilla SLU sozietatearen nortasun juridikoa azkentzea, indarreko araudian ezarritako kasuetan.

Seigarrena.– Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 5.d) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, biodiesela fabrikatzeko jarduerari dagokionez, zeina ebazpen honen xede baita, gerta litekeen titulartasun-aldaketa oro jakinarazi beharko dio Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk Ingurumen Organoari, azken horrek onar dezan.

Zazpigarrena.– Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 31. artikuluari jarraituz (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua), eta aipatutako legearen 32. artikuluan jasotako zehapenak ezartzea ekar dezake.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUri, Berantevillako Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 30a.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

AMAIA BARREDO MARTĶN.

GUNVOR BIODIESEL BERANTEVILLA SLU ENPRESAK SUSTATUTA BERANTEVILLAKO (ARABA) UDAL-MUGARTEAN BIODIESELA FABRIKATZEKO JARDUERARAKO BALDINTZEI BURUZKO ERANSKINA

Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk honako baldintza eta betekizun hauek bete beharko ditu jarduera ustiatzeko eta jarduteari uzteko:

A) Jardueraren deskribapena.

Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk Berantevilla udal-mugartean (Araba) du egoitza soziala, Lacorzanilla industrialdeko 8., 9. eta 10. zenbakietan.

Produktu kimiko organikoak fabrikatzeko jarduera abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenaren) 1. eranskineko 4.1.b) kategorian dago jasota: «Produktu kimiko organikoak fabrikatzeko instalazio kimikoak, bereziki honako hauek fabrikatzen dituztenak: hidrokarburo oxigenatuak, esaterako alkoholak, aldehidoak, zetonak, azido organikoak, esterrak eta ester nahasturak, azetatoak, eterrak, peroxidoak, epoxi erretxinak».

Instalazioa Berantevillako udal-mugartean (Araba) kokatuta dago, eta ester metilikoa edo biodiesel deiturikoa ekoiztea da bere jarduera nagusia, landare-olioak eta -koipeak lehengai hartuta, alkohol baten (metanola) esterifikazio-erreakzioaren bidez. Instalazioaren ekoizpen-gaitasuna 66.000 t/urte da gutxi gorabehera. Ester metilikoaz gain, bi hidrokarburo oxigenatu ekoizten dira: glizerina eta gantz-azidoak.

Biodiesela fabrikatzeko, funtsean, ester metilikoak ekoitzi behar dira, triglizeridoak eta/edo gantz-azidoak eta metanolak elkarrekin erreakzionatuz. Biodiesela landare-olioetatik eta -koipetatik ekoizten da eta, azidotasunaren arabera, lerro hauetako batera bidaltzen da:

– Azidotasun txikiko lerroa: gantz-azido libreen (FFA) % 3tik beherako edukia duten olioetarako erabiltzen da. Base-ingurunean, horiek metanolarekin erreakzionatzen dute ester metilikoak ekoizteko. Olioak zentrifugatu egiten dira beharrezkoa izanez gero, eta 300 m3-ko edukierako ontzi batean biltzen dira, olio-lehorgailu batera bidaltzeko. Lehortu ondoren, 13 m3-ko edukiera duen eta batch-ekin funtzionatzen duen erreaktore batean sartzen dira, metanolarekin eta katalizatzaile batekin batera. Erreakzioaren ondoren, lortutako produktuaren dekantazioa egiten da, eta biodiesel gordina eta bottom deiturikoak bereizten dira. Biodiesel gordina zentrifugatu eta lehortu egiten da.

– Azidotasun handiko lerroa: gantz-azido libreen (FFA) % 3tik gorako edukia duten olioetarako erabiltzen da. Ingurune azidoan, horiek metanolarekin erreakzionatzen dute ester metilikoak ekoizteko. Olioa 300 m3-ko edukiera duen ontzi batean biltzen da eta, beharrezkoa izanez gero, lehortu egiten da esterifikazio-unitatetik igaro aurretik. Esterifikazio-unitate horrek 32 m3-ko edukierako erreaktore bat du (14 m3 erabilgarri), eta korrontearen kontra funtzionatzen du. Olioa eta katalizatzailea erreaktorearen mutur batetik sartzen dira, eta metanola, berriz, kontrako muturretik; horrela, erreaktoreak dituen 11 etapetako bakoitzean erreakzionatzen dute. Era berean, instalazioak metanolezko destilatzeko zutabe bat du sobera sartu den eta, beraz, erreakzionatu ez duen metanola berreskuratzeko, erreakzioa inhibitu ez dadin. Erreakzio horretatik lortutako produktua neutralizatu eta horren dekantazioa egiten da, eta biodiesel gordina eta bottomak lortzen dira. Biodiesel gordina zentrifugatu eta lehortu egiten da.

Bi lerroetan lortutako bottomak lurrungailu batera bidaltzen dira, metanola eta izan dezaketen ura berreskuratzeko. Metanola destilatzeko zutabera bidaltzen da, metanol hori berriz ere prozesuan erabili ahal izateko. Fase horretan berreskuratu ez diren lurrungailuko urei eta solidoei beste haustura azido bat egiten zaie, glizerina-urak eta gantz-azidoak lortzeko.

Bi lerroetan lortutako biodiesel gordina destilatu egiten da, eta destilazio horretatik biodiesel destilatua eta break lortzen dira. Destilazio-unitateko haizatzeak lurrun-galdarako airea xurgatzeko haizagailura bideratzen dira, KOH guztiak oxidatzeko.

Instalazioan honako energia-iturri hauek erabiltzen dira: energia elektrikoa, prozesuko eragiketetan (4.500 MWh/urtea); eta gasolioa eta break, lurrun-galderetarako eta olio termikoko galderetarako (5.130 m3/urtea).

Era berean, udal-saretik datorren ura kontsumitzen da; ur hori tratatu egin behar da prozesuan eta lurrun-galdaren eta hozte-dorrearen purgatan berriz erabili aurretik.

Instalazioan airera egiten diren emisio nagusiak biodieselaren ekoizpen-prozesuko unitateak haizatzen sortzen dira –FE01 «F.3000 Azidotasun handiko eta txikiko prozesu-unitatea haizatzea» emisio-fokuan multzokatuak–, baita errekuntza-prozesuekin lotutako fokuetan (lurrun-galdarak eta olio termikoaren galdarak) ere. FE01 «F.3000 Azidotasun handiko eta txikiko prozesu-unitatea haizatzea» emisio-foku horrek scrubber bat dauka emisioak tratatzeko.

Instalazioak hiru efluente mota isurtzen ditu uretara:

– Industria-urak (lehortze- eta destilatze-eiektoreetatik, metanola destilatzeko uretik, galdara txikia purgatzetik eta lurrun-galdararen gatzak purgatzetik datozenak), hondakin-uren araztegian tratatu ondoren industrialdearen sarera isurtzen direnak.

– Industrialdearen saneamendu-sarera bideratzen diren ur beltzak.

– Euri-urak, hidrokarburoen bereizle batetik igaro ondoren, industrialdearen euri-uren sarera bideratzen direnak. Azken horrek Ihuda eta Zadorra ibaiek bat egiten duten gunean isurtzen ditu urak.

Era berean, hondakin arriskutsuak sortzen dira, batik bat olioa biodiesel transesterifikatzeko prozesuetan (hidrokarburoak dituzten hondakinak), hondakin-urak tratatzean (gantzak eta olioak nahastean) eta zerbitzu orokorretan. Hondakin ez-arriskutsu nagusiak ekoizpen-prozesuan (glizerina-urak), efluenteen arazketan (araztegiko lohiak) eta zerbitzu orokorretan sortzen dira.

Ekoizpen-prozesuek 2017ko azaroaren 21eko Batzordearen 2017/2117 (EB) Betearazpen Erabakian jasotako teknika erabilgarri onenak dituzte. Erabaki horren bidez ezartzen dira, hain zuzen ere, ekoizpen-bolumen handiko industria kimiko organikorako teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioak. Era berean, Batzordearen 2016ko maiatzaren 30eko 2016/902 (EB) Betearazpen Erabakian jasotakoak hartzen ditu barne. Erabaki horren bidez ezartzen dira sektore kimikoan hondakin-urak eta -gasak tratatzeko eta kudeatzeko sistema komunetarako teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak. Horrela, bada, ingurumena babesteko helburuak betetzen dira oro har, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuaren arloan indarrean dagoen araudian zehazten direnak.

Instalazioak bi erabaki horiei erantzuteko behar diren teknika- eta antolakuntza-baliabideak ditu, eta horietatik honako ondorio hauek aplika daitezke:

Ekoizpen-bolumen handiko industria kimiko organikorako teknika erabilgarri onenak (TEO) (2017/2117 (EB) Betearazpen Erabakia): TEO 8, TEO 9, TEO 10, TEO 14, TEO 15, TEO 16, TEO 17.

Sektore kimikoko hondakin-ur eta -gasen tratamendurako eta kudeaketarako sisteman eskuragarri dauden teknika onenak (TEO) (2016/902/EB Betearazpen Erabakia): TEO 1, TEO 4, TEO 6, TEO 7, TEO 9, TEO 10, TEO 11, TEO 12, TEO 14, TEO 15, TEO 16, TEO 19, TEO 20, TEO 22.

B) Ingurumenaren finantza-bermea.

Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk bere jarduera profesionalaren ingurumen-arriskuen azterketa egin beharko du, abenduaren 22ko 2090/2008 Errege Dekretuaren 34. artikuluan ezarritakoaren arabera (26/2007 Legea zati batean garatzen duen Erregelamendua onartzen duena), finantza-bermea eratu behar duen ebaluatzeko, Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen 24. artikuluaren arabera. Obligazioa izanez gero, 1. eta 2. lehentasun-mailako operadoreek, ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren arabera, finantza-bermea izan beharko dute. Bestalde, 3. lehentasun-mailako operadoreek, ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren arabera, finantza-bermea eduki beharko dute urriaren 10eko TEC/1023/2019 Aginduaren 2. artikuluan ezarritako epeetan. Hala badagokio, finantza-bermea eratu ondoren, eta betiere adierazitako data baino lehen, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari, eta adierazpen horrek 2090/2008 Errege Dekretuaren IV.1 eranskinean adierazitako informazioa jaso beharko du gutxienez. 26/2007 Legearen 28. artikuluko a) eta b) apartatuetan aurreikusitako salbuespenei jarraikiz, jarduera finantza-bermea eratzetik salbuetsita geratzen bada, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari, eta hark IV.2 eranskinean jasotako informazioa jaso beharko du gutxienez. Erantzukizunpeko adierazpen hori Eusko Jaurlaritzak emandako prozedura telematikoaren bidez bakarrik aurkeztu behar da.

– Ingurumen-erantzukizuna.

Jardueraren operadoreak ingurumen-kalteak prebenitzeko, saihesteko eta konpontzeko neurriak hartu eta betearazi behar ditu, eta horien kostuak ordaindu behar ditu, zenbatekoa dena dela, baita dolorik, errurik edo zabarkeriarik egon gabe ere, Ingurumen-arloko erantzukizunari buruzko Legearen 19.1 artikuluan adierazten den bezala.

– Ingurumenaren finantza-bermea kontrolatzea (ingurumena zaintzeko programari dagokio).

Operadoreak ingurumen-arriskuen azterketa eguneratuko du egokitzat jotzen duen guztietan, eta, aldiro, jardueran, instalazioan edo oinarrizko baimenean funtsezko aldaketak gertatzen direnean. Finantza-bermearen zenbatekoa urtero eguneratuko da, KPIren arabera.

Urteko ingurumena zaintzeko planarekin batera finantza-bermea eratu behar izanez gero, indarrean dagoen aseguru-polizaren kopia edo eratutako finantza-bermearen motaren ziurtagiria aurkeztu beharko da. Era berean, ingurumen-arriskuen azterketaren eguneraketak aurkeztuko dira.

C) Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk Administrazioarekiko harremanen goi-mailako tituludun arduradunari buruz emandako datuen edozein aldaketaren berri emango dio Ingurumen Organo honi.

D) Sustatzaileak Ingurumen Organo honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira neurri babesle eta zuzentzaileak, indarrean den araudiaren arabera eta ondorengo apartatuetan ezarritakoari jarraituz:

D.1.– Hondakin ez-arriskutsuak hartu, manipulatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.

Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk hondakin ez-arriskutsuak balorizatuko ditu biodiesela fabrikatzeko, eta glizerina eta gantz-azidoak ekoizteko.

Instalazioan balorizatzeko onar daitezkeen hondakin ez-arriskutsuak ondorengo apartatuetan daude zehaztuta, behar bezala kudeatzeko zehaztapenekin batera.

Lantegian tratatu beharrekotzat jotzen den hondakin-jatorri bakoitzeko, eragileak hondakin hori onartzeko eskabidea bidali beharko du Ingurumen Organo honetara, horrek onets dezan, eta, behar izanez gero, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena erantsiko da.

Hondakin jakin bat onar daitekeela egiaztatu ondoren, Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk dokumentu horren titularrari onarpena ziurtatzen duen agiria igorriko dio, onarpen horren baldintzak ezarrita.

D.1.1.– Onar daitezkeen hondakinak.

Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk Europako Hondakinen Zerrendako hondakin ez-arriskutsuak tratatu ahal izango ditu. Zerrenda hori Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratu zen (erabaki horren bidez aldatu egin zen 2000/532/EE Erabakia, hondakinen zerrendari buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauan xedatutakoa betetzeko), honako epigrafe hau emanda:

(Ikus .PDF)

Instalazioan inola ere ez dira onartuko ebazpen honetan zehaztu ez diren hondakinak, edota, hondakin onargarrien artean adierazitakoak izanik ere, bestelako hondakin mota generikoren batekin kutsatuta daudenak.

Jasotako hondakinek ezingo dute izan 2008/98/EE Zuzentarauaren II. eranskina ordezten duen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 Erregelamenduan ezarritako arrisku-ezaugarrietako bat ere.

Hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetatik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 25.2 artikuluaren arabera.

D.1.2.– Hondakin ez-arriskutsuen sarrera kontrolatzea.

Balorizazioa egiteko, instalaziora iristen diren hondakin ez-arriskutsuen kontrol bat eraman beharko da, bermatzeko ezen ebazpen honetako baldintzen arabera onargarriak direla instalazioan.

Kontrol horretan, Ingurumen Organo honek onartutako tratamendu-kontratuan ezarritako egiaztapena egin beharko da. Agiri horretan, onartzeko parametro mugatzaile eta baldintzatzaileak ezarriko dira. Egiaztatze hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.

Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Nolanahi ere, hondakin mota gehiago kudeatu ahal izateko, beharrezkoa izango da Ingurumen Organoaren onarpena lortzea aldez aurretik, eta ebazpen honen D.1.1 apartatuan ezartzen dena betetzea.

Gizakiak jatekoak ez diren animalia-jatorriko azpiproduktuei eta produktu deribatuei aplikatzeko arau sanitarioak ezartzen dituen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko urriaren 21eko 1069/2009 Erregelamenduak (EE) eragiten dien hondakin guztiek erregelamendu hori eta aplikatzekoa den gainerako araudia bete beharko dituzte, eta ez hondakinei buruzko legeria, hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 2.b) artikuluari jarraikiz.

Horrenbestez, 1069/2009 Erregelamenduak eragiten dien eta biodiesela ekoizteko erabiltzen diren hondakinei ez zaie aplikatuko Ebazpen honetako D.1.1 apartatuan zehaztutakoa.

D.1.3.– Zamalanak.

a) Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuek zola iragazgaitza izango dute, eta, orobat, behar diren maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxatila itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, betiere bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.

b) Zamalanak egitean, gai arriskutsuak manipulatzeko eskatutako segurtasun-baldintzak bete beharko dira.

c) Instalazioan egiten diren hondakinen zamalanek eta manipulazioek, baita ekipamenduen estankotasunak ere, emisio lausoak edo kontrolik gabeak saihestu beharko dituzte, edo, saihestu ezin denean, ahalik eta gehien txikitu.

D.1.4.– Jasotako hondakinak biltegiratzea.

Hondakinak estankotasun-baldintza egokietan biltegiratuko dira, gerta daitezkeen ihes edo isurien balizko eragina saiheste aldera; hala gertatuz gero, horiek bildu eta karakterizatu egingo dira.

Bi urtekoa izango da balorizatu beharreko hondakin ez-arriskutsuak gordetzeko gehieneko epea.

Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru iragazgaitzak izango dituzte, aurreikusitako zamak jasateko eta egon litezkeen ihes edo isuriei eusteko gai direnak, eta biltegiratze-eremu bereiziak izan beharko dituzte hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako.

Egoera fisiko likidoan edo oretsuan daudelako edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Bilketa-sistemek independenteak izan behar dute hondakin mota hauetarako: isuriren bat gertatu eta nahastuz gero, arriskugarritasuna handitzea edo kudeaketa zailtzea dakartenetarako.

D.1.5.– Kudeatutako hondakinen datuen erregistroa.

Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011 Legea) 40. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk artxibo kronologikoa izan beharko du, formatu fisiko edo telematikoan. Artxiboan, datu hauek jasoko dira, ordena kronologikoan: hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, helmuga eta tratamendu-metodoa. Hala dagokionean, onartutako eta kudeatutako hondakinen garraiobidea eta bilketa-maiztasuna ere jasoko dira. Baztertutako hondakinei dagokienez, berriz, kantitatea, baztertutako hondakina sortzen duen enpresa, baztertzeko arrazoia, baztertutako hondakinaren azken helmuga eta beste gorabehera batzuk jasoko dira. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da.

Artxibo kronologiko hori gutxienez hiru urtez gordeko dituzte eta urtero bidaliko diote Ingurumen Organo honi, ingurumena zaintzeko dagokion urteko programaren barruan, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluarekin bat etorriz.

D.1.6.– Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.

Baldin eta kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan (hondakinen lekualdaketei buruzkoa) ezarritakoa bete beharko da.

Horrez gain, aurreikusten bada inportatu beharreko hondakinak zein inportatutako hondakinen destinoko instalazioan –aurreikusitako balorizazio- edo deuseztatze-tratamenduaren ondorioz– sortutako korronte esanguratsuren bat hondakindegian ezabatzea, kontsulta bat egin beharko da organo honen aurrean, justifikatuz aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketek bat egiten dutela Euskadiko Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa 2030 Planean zehazten diren EAEko hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.

D.1.7.– Hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeagatiko erantzukizun zibila.

Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk gutxienez zazpiehun mila euroko (700.000) erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko du, honako hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz aldatzen den ingurumena konpondu eta berreskuratzeko kostuak.

Urteko ingurumena zaintzeko planarekin batera, Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk indarrean dagoen aseguru-polizaren kopia edo eratutako finantza-bermearen motaren ziurtagiria aurkeztu beharko du.

D.2.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

D.2.1.– Baldintza orokorrak.

Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUren lantegiaren ustiapenean bete beharreko baldintzak dira atmosferara egingo diren emisioek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako muga-balioak, eta Ingurumen Organoak jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza teknikoak betetzea.

Prozesuan zehar aireratzen den gai kutsatzaile oro bildu eta bide egokienetatik kanporatuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango emisio ez-zarratuak biltzea, teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez bada, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen bada.

Neurri egokiak hartuko dira istripuzko emisiorik ez egiteko, eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatuko eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

Abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuak (atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituena) 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte instalazioaren titularrek.

Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

Organo horrek foku berri bat baimendu ondoren, hura abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako IKE txosten bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahalko dio Ingurumen Organoari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

D.2.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUren instalazioan biodiesela fabrikatzen da, atmosfera kutsa dezakeen jarduera, eta 04 06 17 09 kodea du urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren Eranskinean, atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzekoan eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzekoan. Horrez gain, katalogo horretako 09 10 09 04, 03 01 03 02 eta 04 05 22 03 jarduerak ere gauzatzen dira, eta honako foku konfinatu hauek ditu:

(Ikus .PDF)

Gainera, metanolezko emisio lausoak sor daitezke, metanola kargatzeko mahuka deskonektatzean sortutako isurketa txikien eraginez, lehengaia kargatzeko lekuan.

Metanola eta metilatoa biltzeko andelei dagozkien instalazioek N2 bidezko inertizazio-sistema bat dute.

Lurrun-galdara eta olio termikoaren galdara (horizontala) errekuntza-instalazio ertainak (EIE) dira, abenduaren 22ko 1042/2017 Errege Dekretuaren esparrukoak, eta beraz, abian jarraituz gero, GUNVOR enpresak gutxienez 2023ko apirilaren 1a baino lehen erregistratzea eskatu beharko du.

D.2.3.– Emisioen muga-balioak.

Instalazioa ustiatzean, atmosferara egiten diren emisioetan ez dira gaindituko emisioen muga-balio hauek:

(Ikus .PDF)

Balio horiek baldintza hauekin lotuta daude: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

Emisio-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duena beteko da.

Ikusten bada emisioen muga-balioren bat ez dela betetzen, behar diren zuzenketa-neurriak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta, berehala, ez-betetzearen, zuzenketa-neurrien eta haien epeen berri eman beharko zaio ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari.

Errekuntza-instalazio ertainen kutsatzaile-emisioek abenduaren 22ko 1042/2017 Errege Dekretuan zehaztutako emisioen muga-balioak bete beharko dituzte arau horretan adierazitako datetatik aurrera.

D.2.4.– Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.

Guneetako hondar-gasak husteko tximiniak C.3.2. apartatuan ezarritako kotara baino garaiago batera helduko dira. Tximiniek atmosferaren industria-jatorriko kutsadura prebenitzeari eta zuzentzeari buruzko Industria Ministerioaren 1976ko urriaren 18ko Aginduan ezarritako baldintzak betetzeko behar diren bitartekoak izango dituzte. Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

Emisio lausoak murrizteko helburuarekin, emisioak biltzeko, husteko eta arazteko sistema guztien mantentze egokia egingo da. Gainera, emisio horiek ahalik eta gehien murrizteko jarduerak egingo dira; esaterako, instalazioak egunero eta astero garbituko dira, eta kanpoko ateak eta pabiloia bera itxi egingo dira. Aipatutako informazio guztiak jasota eta erregistratuta egon behar du eranskin honetako C.4 apartatuko prebentziozko mantentzerako eskuliburuan.

D.2.5.– Usainei buruzko baldintzak.

Instalazioaren titularrak usainek eragindako eragozpenak minimizatu beharko ditu. Hala badagokio, eskumena duen organoak egoki iritzitako prozesuen emisioak hartzeko eta arazteko eskatu ahal izango dio instalazioaren titularrari.

D.3.– Saneamendu-sarera isuria egiteko baldintzak.

D.3.1.– Isurketen jatorria eta kokapena.

Ur-masa: Ihuda ibaia, Rojo ibaitik Zadorra ibaian isuri arte.

Ur-masaren kodea: 254.

(Ikus .PDF)

D.3.2.– Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.

1. isuria:

– Prozesuko urak:

(Ikus .PDF)

– Euri-urak:

(Ikus .PDF)

2. isurketa: ur beltzak:

(Ikus .PDF)

D.3.3.– Emisioen muga-balioak.

Ondorengo zerrendan ageri dira isurien kutsadura-parametro bereizgarriak, bakoitzerako zehazten diren gehieneko balioarekin:

1. isuria: Prozesuko urak eta euri-urak.

(Ikus .PDF)

Ezingo da diluzio-teknikarik erabili isurketen muga-balioak lortzeko.

Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Bestela, titularrak tratamendu egokia egin beharko du, aipatutako kalitate-helburuak isuriaren ondorioz urratzen ez direla ziurtatzeko.

Baimen horrek ez du baldintza honetan berariaz adierazitakoak ez diren beste substantzien isurketa onartzen, batez ere maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren substantzia arriskutsuak. Errege-dekretu horren bidez, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen da (azken errege-dekretu horren bidez, Jabari Publikoko Urguneen Erregelamendua onartzen da, Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atariko titulua eta I., IV., V., VI. eta VIII. tituluak garatzen dituena).

D.3.4.– Arazketa- eta hustuketa-instalazioak.

Hondakin-urek bi tratamendu mota jasaten dituzte:

a) Prozesuko hondakin-uren arazte-sistemak honako etapa hauek ditu: hutseko lurrunketa (3. fluxua tratatzeko), hidrokarburoen bereizketa (3. eta 4. fluxuak tratatzeko), efluenteen nahasketa eta homogeneizazioa (1. eta 2. fluxuak), erreaktore biologikoaren 1. etapa (karga handia duena), flotazioa, lohiak birzirkulatzea, arazketa biologikoaren 2. etapa (MBR batean aktibatutako lohiak), ikatz aktiboko iragazkien bidezko adsortzioa, lohiak loditzea, lohiak egokitu eta lehortzea.

b) Euri-urak arazteko sistema (6. fluxua). Dekantazio-andelak eta ur hidrokarburatuen orrizko bereizgailuak osatzen dute, 20 l/s-ko emarirako diseinatua.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Gunvor Biodiesel Berantevilla SLU enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazte-instalazioetan, isuriak baimenean ezarritako ezaugarriak bete ditzan. Aldaketak administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; eta, behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Arazketa-instalazioetako efluenteen irteera bakoitzean kontrolerako kutxatila bat izango da, eta bertan, isurketaren lagin adierazgarriak jaso eta emaria neurtu ahal izango da. Kanpotik eskuragarria izan beharko da, eta ez da beharrezkoa izango instalazioan sartzea.

Laginak instalaziotik datozen hondakin-urak Lacorzanilla industrialdeko euri-uren kolektorera isurtzen diren gunea baino gorago dagoen kutxatilan hartuko dira.

D.3.5.– Isurien kontrol-kanona.

Urtez urte isuriak kontrolatzeko kanonaren (IKK) behin behiko likidazioa egiteko, Uren Legearen testu bateginaren 113. artikuluari eta Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduko 291. artikuluari erreparatuko zaie, eta, zehazki, baimendutako isuri-bolumena bider isuri-kontroleko unitate-prezioa eragiketa egin beharko da, formula honen bidez:

(IKK): Isurketak kontrolatzeko kanona = V x Pu

Pu = Pb x Cm

Cm = C2 x C3 x C4

Non:

V = Baimendutako isurketaren bolumena (m3/urte).

Pu = Isurketaren kontroleko prezio unitarioa.

Pb = Oinarrizko prezioa m3-ko, isuri motaren arabera.

Cm = Isurketaren maiorazio edo minorazioko koefizientea.

C2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.

C3 = Isurketaren poluzio-mailaren araberako koefizientea.

C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.

(Ikus .PDF)

Isurien kontrol-kanona = 130,27 €/urtea + 825,41 €/urtea = 955,68 €/urtea.

Isuritako emaria neurtzeko sistema bat eduki beharko du, haren aldiuneko eta metatutako balioa une oro ezagutzeko.

Kanonaren zenbatekoa ez da aldatuko isurtzeko baimenaren baldintzak edo isurien kontrol-kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez den artean.

Urte natural bakoitza amaitu ondoren, administrazio eskudunak baimenaren titularrari urte horri dagokion isurketa-kanonaren likidazioa jakinaraziko dio.

Isurketen Kontrolaren Kanona autonomia-erkidegoek edo tokiko korporazioek saneamendu- eta arazketa-lanak finantzatzeko ezar ditzaketen kanon edo tasekiko independentea izango da (Uren Legearen testu bateginaren 113.7 artikulua).

D.4.– Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortutako hondakin guztiak kudeatuko dira Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera, eta, beharrezkoa bada, karakterizatu egin beharko dira euren izaera eta helburu egokiena zehazteko.

Berariaz debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; beraz, hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, horretarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: behar bezala frogatzen bada horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela. Kogenerazioa-berrerabilera lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimendurik badago hondakin zehatz batzuk tratatzeko, lehentasunez instalazio haietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan deuseztatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek karakterizatuko dira, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituen Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak xedatutakoari jarraikiz, eta Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda deuseztatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritako jarraibideen arabera.

Instalazioan sortutako hondakinen kantitateak –ebazpen honetan daude jasota– orientagarriak dira soilik, kontuan hartuta jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (4.d apartatua) ezarritakoa ezertan galarazi gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.

Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru estankoa izango dute. Egoera fisiko-likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakinok isurtzeak edo lixibatuak sor baditzakete, bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hauts-itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

Hondakinak lehen aldiz atera aurretik, kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita 2008/98/EE Zuzentarauaren, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarenaren, III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

Hondakinak desagertu edo galdu egingo balira, edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa ingurumen-organo honetan eta Berantevillako Udalean (Araba).

Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 553/2020 Errege Dekretua, ekainaren 2koa, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluari jarraikiz.

Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako eta ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; arrazoitutako erabakia garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, hondakinen lekualdaketak direla-eta, 1013/2006 Erregelamenduan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarenean, 2006ko ekainaren 14koan, ezarrita dagoena bete beharko da.

Eraikuntza- eta eraiste-hondakinak sortzen badira, eraikuntza- eta eraiste-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituen ekainaren 26ko 112/2012 Errege Dekretuan xedatutakoa izango da kontuan.

D.4.1.– Hondakin arriskutsuak.

Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk adierazitako hondakin arriskutsuak honako hauek dira:

1. prozesua: «Landare-olioa biodiesel bihurtzea (transesterifikazioa)».

Prozesu horretan, «hidrokarburoak dituzten hondakinak» sortzen dira, eta hondakin horiek hondakin-uren tratamendu-prozesuko «olio eta koipeen nahasketa» epigrafearen arabera kudeatzen dira.

2. prozesua: «Hondakin-uren tratamendua».

1. hondakina: «Olio-koipeen nahasketa».

Identifikazioa: A95127734/18901/2/1.

Hondakinaren kodea: Q9//R13//L38//C51//HP15//A941//B0006.

EHZ: 190810.

Urtebetean sortutako kantitatea: 30 tona.

Zisternen karga-habearen eta fabrikako bulegoen eraikinaren artean kokatzen den bereizgailuan ura eta gai oliotsuak bereizterakoan sortzen da. Bereizgailuetatik, olio eta koipeen nahasketetatik eta hidrokarburoak dituzten hondakinetatik eratorritako olioak dira. Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan, eta, bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

3. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».

1. hondakina: «Olio hidraulikoak».

Identifikazioa: A95127734/18901/3/1.

Hondakinaren kodea: Q8//R13//L8//C51//HP15//A941//B0019.

EHZ: 130110.

Urtebetean sortutako kantitatea: 500 litro.

Makina eta instalazioetan olioa birjartzeko eragiketetan sortzen dira; olio hidrauliko erabiliak dira. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da eta, bete ondoren, bidoia hondakinen biltegira eramaten da, gero baimendutako kudeatzaileari eramateko.

2. hondakina: «Hodi fluoreszenteak».

Identifikazioa: A95127734/18901/3/2.

Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40/C16//HP6//A941//B0019.

EHZ: 200121.

Urtebetean sortutako kantitatea: 20 ale.

Merkurioa duten lanparak ordezkatzeko eragiketetan sortzen da. Hondakinarentzat identifikatutako kutxan biltzen da, horretarako berariaz jarritako gunean.

3. hondakina: «Laborategiko produktu kimikoak».

Identifikazioa: A95127734/18901/3/3.

Hondakinaren kodea: Q7//D15//L5//C41/51//HP6//A935/B09711.

EHZ: 160506.

Urtebetean sortutako kantitatea: 10 kilogramo.

Prozesua eta kalitatea kontrolatzeko laborategiko analisietan erreaktiboak erabiltzearen ondorioz sortzen da; batez ere Hach Lange motako bideak dira, lehengaiak, azken produktuak eta hondakin-urak aztertzeko. 20 litroko bidoietan jasotzen da eta, bete ondoren, kudeatzaile baimenduak jasotzen ditu.

4. hondakina: «Laborategiko hondakin likidoak».

Identifikazioa: A95127734/18901/3/4.

Hondakinaren kodea: Q3//R13//L40//41/51//HP6//A935//B09711.

EHZ: 160508.

Urtebetean sortutako kantitatea: 600 litro.

Prozesua eta kalitatea kontrolatzeko laborategiko analisietan sortzen da, erreaktiboak erabiltzearen ondorioz; heptanoa, toluenoa, piridina eta azetona dira batik bat. 60 litroko bidoietan jasotzen da eta, bete ondoren, kudeatzaile baimenduak jasotzen ditu.

5. hondakina: «Material xurgatzailea».

Identifikazioa: A95127734/18901/3/5.

Hondakinaren kodea: Q5//D15//S34/C41/51//HP3//A936//B0019.

EHZ: 150202.

Urtebetean sortutako kantitatea: 85 kilogramo.

Xurgatzaileak eta ehunak biltzean sortzen da, eta olioz, disolbatzailez, pinturaz eta abarrez bustitako trapuak, material xurgatzailea eta iragazkiak dira, besteak beste. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan, eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

6. hondakina: «Plastikozko ontzi kutsatuak».

Identifikazioa: A95127734/18901/3/6.

Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C51//HP6// A941//B0019.

EHZ: 15 01 10.

Urtebetean sortutako kantitatea: 6.000 kg.

Substantzia arriskutsuak izan dituzten plastikozko ontziak biltzean sortzen da. Big-bagean biltzen da, gero baimendutako kudeatzaileari eramateko.

7. hondakina: «Metalezko ontzi kutsatuak».

Identifikazioa: A95127734/18901/3/7.

Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51/HP6// A941//B0019.

EHZ: 15 01 10.

Urtebetean sortutako kantitatea: 600 kg.

Substantzia arriskutsuak izan dituzten metalezko ontziak biltzean sortzen da. Big-bagean biltzen da, gero baimendutako kudeatzaileari eramateko.

8. hondakina: «Soda- eta potasa-poltsak».

Identifikazioa: A95127734/18901/3/8.

Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51/HP8//A941//B0019.

EHZ: 15 01 10.

Urtebetean sortutako kantitatea: 30 big-bag.

Lehengai horiek kontsumitzean sortzen da. Big-bagean biltzen da baimendutako kudeatzaileari eramateko.

9. hondakina: «Bikarbonatoarekin neutralizatutako sulfurikoa».

Identifikazioa: A95127734/18901/3/9.

Hondakinaren kodea: Q5//D13//S34/40//C41/51//HP6//A941//B00019.

EHZ: 150202.

Urtebetean sortutako kantitatea: 250 litro.

Erreaktiboen gela garbitzean edo sulfuriko-ihes baten ondorioz sortzen da. 25 litroko bidoietan jasotzen da, gero kudeatzaile baimenduari emateko.

10. hondakina: «Kutsatutako beirazko ontziak».

Identifikazioa: A95127734/18901/3/10.

Hondakinaren kodea: Q5//D15//S36//C23/24//HP6//A936/B0019.

EHZ: 15 01 10.

Urtebetean sortutako kantitatea: unean unekoa.

Laborategian sortzen dira. 200 litroko bidoietan jasotzen da, gero kudeatzaile baimenduari emateko.

11. hondakina: «Hidrokarburoen galdarako hautsa eta errauts hegalariak».

Identifikazioa: A95127734/18901/3/11.

Hondakinaren kodea: Q8//D9//S36//C23/41/51//HP6//A941//B0019.

EHZ: 100104.

Urtebetean sortutako kantitatea: 1.200 kg.

Lurrun-galdaran eta olio termikoaren galdara horizontalean sortzen dira, gasolioa eta break erraustean. Urtean behin jasotzen da, galdarak mantentzeko lanen ondorioz, eta baimendutako kudeatzaileak kudeatzen du zuzenean.

a) Hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarriak kontuan hartuta ezartzen da hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodeketa, eta baimena izapidetzean jasotzen da horiei buruzko informazioa. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, oinarrizko beste batzuk, euren izaera dela eta, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakina zer motatakoa den eta zer osagai arriskutsu dituen definitzen dute. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020rako Ingurumeneko IV. Esparru Programan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren tratamendu-kontratuetan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen tratamendu-kontratuetan lagatze- edo deuseztatze-kodeak balorizatzeko eskatzen bada.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

d) Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiagoz biltegiratu. Salbuespen-egoeretan, ingurumen-organoak epe hori aldatu ahalko du, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta giza osasuna eta ingurumena babestuko direla bermatzen bada.

e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartzea. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Organoari bidaliko zaio hondakina lehenengoz atera aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk artxiboan erregistratu eta gutxienez hiru urtez gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak edo agiri ofizial baliokideak.

g) Egiaztatu beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraiobideak betetzen dituela halako gaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutako betebeharrak.

h) Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk sortutako olio erabilia kudeatu beharko du industriako olio erabiliaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuaren arabera.

i) Otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan (gailu elektrikoen eta elektronikoen hondakinei buruzkoa) xedatutakoaren arabera kudeatuko dira ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinak; besteak beste, lanpara fluoreszenteenak. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan (pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoa) xedatutakoa bete beharko dute. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbuetsita egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei egindako entregak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

j) Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk, PCB eduki dezaketen gailuak dituen heinean, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu 1378/1999 Errege Dekretuak, abuztuaren 27koak, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak deuseztatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituenak zehaztutako baldintzak, eta 228/2006 Errege Dekretuak, otsailaren 24koak, errege-dekretu hori aldatzen duenak, xedatzen dituenak.

k) Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009/EE Erregelamenduak –ozono-geruza agortzen duten substantziei buruzkoak– adierazten dituen substantziak baditu, berreskuratu egingo dira, alderdiek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

l) Gunvor Biodiesel Berantevilla SLU enpresak urtero adierazi beharko du Ingurumen Organoan ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

m) Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluan zehazten denari jarraikiz, Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Organoari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria, aitortzen den ekitaldiaren amaieran. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

n) Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Artxibo hori 3 urtez gorde beharko du gutxienez eta urtero bidali beharko dio Ingurumen Organoari, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

o) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zeina hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, Gunvor Biodiesel Berantevilla SLU enpresak hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Organo honi, gutxienez lau urtetik behin, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu Gunvor Biodiesel Berantevilla SLU hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

p) Baldin eta Gunvor Biodiesel Berantevilla SLU ontziei eta ontzien hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen Lehen Xedapen Gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengatik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio.

q) Amiantoa duten hondakinak daudela ikusiz gero, Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk bete beharko ditu Amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako eskakizunak. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera egingo dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

Instalazioan sortutako hondakin arriskutsuak behar bezala kudeatzeko kontrola.

r) Hondakin arriskutsuen D.4.1 apartatu honetan adierazitako agiriak Ingurumen Organora bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

– Baimendutako kudeatzaileak hondakinak onartzen dituela jasotzen duen egiaztagiria (kudeatzaileak EAEn daudenean).

– Identifikazio-agiria (kudeatzaileak EAEn daudenean).

– Hondakinen urteko aitorpena.

– Laburpen-memoria.

– Artxibo kronologikoa.

s) Jarduera kontrolatzeko sortutako dokumentazioa Ingurumen Organoari helaraziko zaio, E) Ingurumena Zaintzeko Plana atalean adierazitakoa kontuan hartuta.

D.4.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk adierazitako hondakin ez-arriskutsuak honako hauek dira:

(Ikus .PDF)

a) Hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei dagokienez D.4 apartatuan xedatutakoaren arabera, hondakinak balorizaziora bideratu beharko dira, eta balorizatzaile baimendun bati eraman beharko zaizkio horretarako. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: behar bezala frogatzen bada horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela. Justifikazio tekniko hori lortzeko, hondakin hori onartzeko baimenduta dauden hiru kudeatzailek ezetza eman behar diote kasuan kasuko hondakina balorizatzeari.

b) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika eta behar bezala bereizi, eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati.

c) Hondakin horiek deuseztatzeko direnean, ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki; hondakinen azken helburua balorizatzea denean, berriz, 2 urtez gorde ahal izango dira.

d) Oro har, ebakuatu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk tratamendu-kontratuak edo agiri ofizial baliokideak erregistratu, eta artxibategian gorde beharko ditu, nahitaezkoak badira, hiru urtez gutxienez.

e) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin ez-arriskutsua eraman aurretik jarraipen eta kontrolerako agiria bete beharko da, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak zabortegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzekoa) ezarritakoari jarraikiz.

f) Balorizatzeko edo deuseztatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

g) Baldin eta Gunvor Biodiesel Berantevilla SLU ontziei eta ontzien hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen Lehen Xedapen Gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengatik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio.

h) Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluan zehazten denari jarraikiz, Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Organoari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin ez-arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria, aitortzen den ekitaldiaren amaieran. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

i) Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Artxibo hori 3 urtez gorde beharko du gutxienez eta urtero bidali beharko dio Ingurumen Organoari, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

Instalazioan sortutako hondakin ez-arriskutsuak behar bezala kudeatzeko kontrola.

j) Apartatu honetako azpiapartatuetan adierazitako agiriak Ingurumen Organora bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

– Baimendutako kudeatzaileak hondakinak onartzen dituela jasotzen duen egiaztagiria (kudeatzaileak EAEn daudenean).

– Identifikazio-agiria, hondakina zabortegira botatzen bada (kudeatzaileak EAEn daudenean).

– Hondakinak beste autonomia-erkidego batera eramateko identifikazio-agiria, horiek balorizatu edo ezabatzeko.

– Laburpen-memoria.

– Artxibo kronologikoa.

k) Jarduera kontrolatzeko sortutako dokumentazioa Ingurumen Organoari helaraziko zaio, E) Ingurumena Zaintzeko Programa atalean adierazitakoa kontuan hartuta.

D.5.– Ontziak merkaturatzea.

Sustatzaileak, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta bilgarriak erabiltzen dituenez, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, Ontzien Gaineko Urteko Adierazpena egin beharko du. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

Era berean, sustatzaileak ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat ezarri beharko du (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Sustatzaileak, bere produktuak merkaturatzeko industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu, aipatu betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontzi eta ontzi hondakinei buruzko Legearen (11/1997, apirilaren 24koaren) lehen xedapen gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.

Baldin eta sustatzaileak, urte natural batean zehar, merkaturatzen baditu ontziratutako produktuak edo, kasua bada, hondakinak sor ditzaketen industria- edo merkataritza-ontziak, hain justu ere jarraian zehaztutako kantitateetan baino handiagoetan:

– 250 tona, beira soilik bada.

– 50 tona, altzairua soilik bada.

– 30 tona, aluminioa soilik bada.

– 21 tona, plastikoa soilik bada.

– 16 tona, egurra soilik bada.

– 14 tona, kartoia edo material konposatuak soilik badira.

– 350 tona, hainbat material badira eta, banaka, bakoitzak aurreko kopuruak gainditzen ez baditu.

Enpresaren Prebentzio Plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko zaio urtero, martxoaren 31 baino lehen. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira bi agiriok.

D.6.– Lurzorua babesteko baldintzak.

D.6.1.– Lurzoruaren egoerari buruzko txostena eta oinarrizko txostena.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan, ekainaren 25eko 4/2015 Legean eta abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuan (Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzen duena) ezarritako aginduak betetzeko aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko txostenarekin bat etorriz, eta horretan bildutako gomendioak jarraituz, Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk lurzorua babesteko behar diren neurriak hartu beharko ditu.

Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 16. artikuluko 2. apartatuaren arabera, lurzoruaren egoeraren txostenak aurkeztu beharko dira, gutxienez, 5 urtean behin, Lege hori indarrean jartzen denetik kontatzen hasita.

Era berean, aurreko lerrokadan aipatutako araudian, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan eta urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuan ezarrita dauden lurzorua babesteko betebeharrak betetze aldera, sustatzaileak honako hauek aurkeztu beharko ditu:

– Oinarrizko txostena, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren 20. artikuluan aipatutako epeak eta aldizkakotasunak beteta.

– Lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 10.2 artikuluan ezarritako epeen arabera.

Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea leheneratzen diharduen erakunde ezagun batek egina, eta aipatutako txostenak jasoko ditu (lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak). Emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar diren bakoitzean, lurzoruen agiri bakar berri bat bidaliko da.

D.6.2.– Lur-mugimenduak.

Instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez, sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu:

1.– Instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:

a) 4/2015 Legeak, ekainaren 25ekoak, 25. artikuluaren 1.c) apartatuan ebazten denarekin bat etorriz, induskatu beharreko materialak (lurra, obra-hondakinak eta abar) karakterizatu egin beharko ditu jardueraren sustatzaileak, jardun kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa modu egokiena zehaztearren.

b) Jarduketa horretan aurreikusten bada induskatu beharreko materialen bolumena 500 m3-tik gorakoa dela (zolatak barne), edo jarduketa burutu bitartean gainditze hori antzemango balitz, nahitaezkoa izango da lurzoruaren kalitatea ikertzen eta oneratzen egiaztatutako erakunde batek egindako indusketa selektiborako plan bat aurkeztea. Indusketa-planak abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu beharko du hura gauzatu aurretik.

c) Induskatu beharreko bolumena 500 m3-tik beherakoa bada, aldaketaren jakinarazpenak honako informazio hau jaso beharko du:

– Jarduketaren pertsona fisiko edo juridiko sustatzailearen eta jarduketa burutuko duen kontratudunaren identifikazioa.

– Jarduketaren xede den lekua non dagoen, baita Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroaren erreferentzia ere.

– Jarduketaren xede den eremuaren mugaketa eta azalera. Jakinarazpenean lurzatia eta jarduketa-eremua zehatz-mehatz non dauden jakitea ahalbidetzen duten planoak erantsiko dira.

– Jarduketaren deskribapen xehatua.

– Induskatuko diren materialen bolumena, baita zolatak ere.

– Ingurumen-jarraipeneko lanen eta azken txostena egitearen arduradunaren identifikazioa; artikulu honetan aipatutako kasuetan erakunde egiaztatua izan beharko du.

– Jarduketa noiz hastea aurreikusten den.

d) Aurreko kasuetako edozeinetan, obra egin ondoren, azken txostena bidali beharko du. Bertan, lurzoruen karakterizazioaren emaitzak eta horien azken helmuga adierazi beharko dira. Horrez gain, induskatutako materiaren berrerabilera edo kudeaketa egokia egiaztatzeko txosten bat ere bidali beharko da. Indusketaren bolumena 100 m3-tik gorakoa bada, erakunde egiaztatu batek egingo ditu ingurumen-segimendurako lanak eta txostena.

e) Arau orokor gisa, Kutsatutako lurzoruetan indusketa selektiboak egiteko gidan jasotzen diren irizpideak beteko dira. Esteka honetan eskura daiteke gida:

https://www.ihobe.eus/Publicaciones/Ficha.aspx?IdMenu=97801056-CD1F-4503-BAFA-F54FA80D9A44&Cod=945C8D73-130B-4E34-AC67-5AB96DFB55AE&Idioma=eu-ES

f) Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak (hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, laginketa gauzatzeko, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean eta gidaren 10.2.6 apartatuan (Induskatu behar diren lurzoruetan «in situ» egindako laginketa) biltzen diren induskatu beharreko materialen karakterizazio-kanpaina diseinatzerakoan kontuan hartu behar diren oinarrizko irizpideei jarraituko zaie.

g) Soberako materialak instalazioan bertan berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legeak ezarritako B-EBA (industria-erabilera) balioaren azpitikoa; horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.

h) 4/2015 Legean, ekainaren 25ekoan, xedatutako A-EBA ebaluazioko balio-adierazleak eta TPHtarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta beraz, onartu egingo dira baimendutako edozein betelanetarako.

i) Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahalko da. Lurzoru naturalaren parekoa den harrizko substratu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

2.– Instalazioa baimenduta dagoen lursailetik kanpo aldaketaren bat egitea aurreikusten bada (lurzoru berria okupatuz) eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen I. eranskinean aipatutako jardueraren bat, sustatzaileak lurzoru-arloko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.

D.6.3.– Jakinarazteko betebeharra.

Horrez gainera, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 22. artikuluaren 2. apartatuan dioenaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Organoari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e apartatuari jarraikiz betiere.

D.7.– Zaratari buruzko baldintzak.

a) Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:

a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 metroko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik; horietan, apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan,

(Ikus .PDF)

Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun modu bat baldin badago, jardun modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.

b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiagoko guneetako zarata-maila.

c) Jardueraren funtzionamendutik, zuzenean nahiz zeharbidez, eratortzen diren efektu gehituek gainditzen dituztenean 1367/2007 Errege Dekretuak, urriaren 19koak, 37/2003 Legea, azaroaren 17koa, Zaratari buruzkoa, garatzen duenak 14. eta 16. artikuluetan zehazten dituen kalitate akustikoko helburuak zonifikazio akustikoari, kalitate-helburuei eta emisio akustikoei dagokionez, behar besteko neurriak hartu beharko ditu jarduerak gainditze hori gerta ez dadin.

E) Ingurumena zaintzeko programa.

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako apartatu hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da Ingurumena Zaintzeko Programa:

E.1.– Emisio atmosferikoak kontrolatzea.

a) Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk emisioen kontrola egin beharko du, honako informazio honi jarraituz:

(Ikus .PDF)

b) Puntu honetako a) apartatuan aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako Ingurumen Lankidetzako Erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, 212/2012 Dekretuan, urriaren 16koan, ezarritakoari jarraituz, eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte, bereziki honako gai hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena, eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.

c) Lehen adierazitako parametro guztien neurketekin baimendutako kontrol-erakundeak egindako txostenak bidali beharko dira. Neurketa berriak egin beharko dira baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan kontrol-maiztasuna ezarri aurretik egindakoak badira. Atmosferara egiten diren emisioen ondorengo kontrolak, egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

d) Era berean, kasuan kasuko iturrietatik datozen usain-emisioen kontrolak egin ondoren, betiere Batzordearen 2016ko maiatzaren 30eko 2016/902 (EB) Betearazpen Erabakiaren 6. TEOari jarraikiz, kontrol horiek dokumentu deskribatzailearekin batera bidali beharko dira (usainen jatorriari dagokionez), 6. TEO horren eta instalazioaren usainak kudeatzeko planaren arabera.

e) Halaber, a) apartatuan azaldutako emisio-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek funtzionatzen badu urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin, eta emisio bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozein maiztasunarekin, baldin eta emisioen iraupen globala instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik beherakoa bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, baldin eta kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programan justifikatu beharko da.

f) Instalazioak hondakin-gasen fluxuen inbentario bat ezarri eta mantendu beharko du, eta, inbentario horretan, honako informazio hau jaso beharko da, besteak beste: hondakin-gasen fluxuen ezaugarriak (emariak, tenperaturak, kontzentrazioak eta batez besteko karga-balioak, sukoitasuna, leherkortasuna eta erreaktibitatea, beste substantzia batzuen presentzia), ingurumen-kudeaketarako sistemaren baitan (Batzordearen 2016ko maiatzaren 30eko 2016/902 (EB) Betearazpen Erabakiko 1. TEO, sektore kimikoan hondakin-urak eta -gasak tratatzeko eta kudeatzeko sistema arruntetarako teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioak zehazten dituena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauari jarraikiz).

g) KOH emisio lausoak aldian behin kontrolatuko dira, Batzordearen 2016ko maiatzaren 30eko 2016/902 (EB) Betearazpen Erabakiko 5. TEOan deskribatutako kasuan kasuko tekniken bitartez. Urtero, KOH emisio guztien masa-balantzea aurkeztuko da, erabilitako olio-kantitateari dagokionez. Masa-balantze horretan erabilitako datuek 1. fokuko emisio lausoak eta emisioak barne hartuko dituzte.

h) Instalazioan egokitzat jotzen diren teknikak erabiliko dira (2016/902 (EB) Betearazpen Erabakiaren 21. TEO) hondakin-urak eta lohiak jasotzean eta tratatzean sortutako usain-emisioak saihesteko edo, hori ezinezkoa denean, ahalik eta gehien murrizteko.

i) Ohiko baldintzak ez diren funtzionamendu-baldintzei dagokienez, Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk ekipamendu kritikoak identifikatu beharko ditu, ekipamendu horien fidagarritasun-programa bat izan beharko du eta, hala badagokio, erreserba-sistema bat izan beharko du ekipamendu kritiko horientzat, funtzionamendu-akatsek eragindako emisio atmosferikoei aurrea hartzeko edo emisio horiek murrizteko. Era berean, baldintza arruntetan ez den beste baldintza batzuetan funtzionatuz gero (abiatzeak eta gelditzeak, edo beste egoera batzuk, hala nola mantentze-lanak eta arazketa-sistemak garbitzeko lanak), dagozkion batezbestekoak aplikatuko dira, aska daitezkeen kutsatzaileak kontuan hartuta (2017ko azaroaren 21eko Batzordearen 2017/2117 (EB) Betearazpen Erabakiaren 18 eta 19. TEOak, zeinaren bidez ezartzen baitira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren ekoizpen-bolumen handiko industria kimiko organikoari buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren esparruan teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak).

E.1.2.– Lortutako emaitzen erregistroa.

Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluan (100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena) eta 278/2011 Dekretuaren III. eranskinean (278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituena).

Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

E.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Ebazpen honetako D.2.3 apartatuan adierazitako parametroen kanpoko kontrolaren bidezko analisiak egingo dira hilero.

b) Gainera, sustatzaileak honako analitika hauek egingo ditu:

(Ikus .PDF)

c) Kanpo-kontrol bakoitza, dela laginak hartzea, dela ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du (Jabari Publiko Hidraulikoaren 255. artikulua) eta aurreko apartatuetan aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo, bestela, lagin puntual esanguratsua. Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira laginketak beti.

d) Gunvor Biodiesel Berantevilla SLU enpresak aldizka txosten bat igorriko dio Ingurumen Organoari eta Ebroko Ur Konfederazioari, honako datu hauekin:

– Hiru hilean behin: isurketaren adierazpen analitikoa, efluentearen emariari eta osaerari dagokienez (hiruhilekoan efluenteak kontrolatzeko eginiko azterketa guztiak jasoko dira).

– Urtean behin: tratamendu-sistema ustiatzeko gorabeheren adierazpena eta isurketa hobetzeko lortutako emaitzak.

e) Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira laginketak beti.

f) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, Ebazpen honetako D.2.3 apartatuko parametro guztiek ezarritako mugak betetzen badituzte.

g) Apartatu honetako a) eta b) puntuetan ezarritako kontrolez gain, administrazioak egokitzat jotzen dituen azterketa eta ikuskapen guztiak egin ahal izango ditu isurketaren ezaugarriak egiaztatzeko eta, hala badagokio, kontrol horien baliozkotasuna egiaztatzeko. Eginkizun horiek zuzenean edo erakunde laguntzaileen bidez egin ahal izango dira.

h) Titularrak urtero aurkeztu beharko du lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarriak barne hartutako substantzia arriskutsuak dituzten isurketak daudela aitortzen duen agiria. Adierazpen horretan ekoizte-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu. Gai berak ere aztertuko dira bildutako uretan, gai horien kontzentrazioetan alderik ez dagoela egiaztatzeko.

E.3.– Ingurune urtarraren kalitate-kontrola.

Urtero, eta ahal izanez gero udaldian, kaltetutako ur-masaren IBMWP indizea (hezurgabe bentonikoen adierazle biologikoaren neurria, egoera ekologikoaren balorazioan esku hartzen duena) kontrolatuko da, isurketa baino jarioan gorago zein beherago.

Emaitzak alderatzeko modukoak izateko, laginketa-puntuak isurketa-puntua baino gorago eta beherago kokatu beharko dira, baina ur-masa berean, zehazki 254. masan.

E.4.– Zarataren kontrola.

a) Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira hiru urterik behin: Ld, Le, Ln, LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo. Lehenengo kontrol-urtean lortutako emaitzen arabera, ordutik aurrera neurketak beste maiztasun batekin egitea erabaki ahal izango da.

b) Aurreko apartatuan adierazitako ebaluazio guztiak ENAC erakundeak espazio- eta denbora-laginketarako egiaztatutako akustikaren esparruko entsegu-laborategiek egin beharko dituzte. Nolanahi ere, ingurumen-organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.

c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Organo honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

d) Jarduera garatzen den lurzatiko kanpoko baldintza akustikoak a) apartatuan ezarritako aldizkakotasunarekin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldean.

E.5.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk urtero jardueraren funtzionamendua eta ingurumenarekin lotutako jazoeren inguruko parametro-adierazle hauen jarraipena egingo du:

(Ikus .PDF)

E.6.– Ingurumena zaintzeko programan (IZP) ingurumenaren finantza-bermea kontrolatzea.

Honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira IZP horretan, IZP entregatzeko prozedura telematikoan xede horretarako gaitu diren dokumentuak erabilita:

– Ingurumen-arriskuen azterketa (IAA) eta erantzukizunpeko adierazpena.

– Finantza-bermea eratu behar izanez gero, indarrean dagoen aseguru-polizaren kopia edo eratutako finantza-bermearen motaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

– Ingurumen-zaintzarako bermea eratu behar ez izanez gero, eta eragileek eragindako 300.000 eta 2.000.000 euro bitarteko zenbatekoarekin konpon daitezkeen kalteak eragiten ez badituzte (26/2007 Legearen 28.b artikulua, urriaren 23koa, ingurumen-arloko erantzukizunari buruzkoa), erakunde independenteek emaniko ziurtagiriaren kopia aurkeztu beharko da; horiek etengabe atxikirik egon beharko dute Batasunaren Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sistemari (EMAS) edo indarrean den UNE-EN ISO 14001 Ingurumen Kudeaketarako Sistemari.

Operadoreak ingurumen-arriskuen azterketa (IAA) eguneratuko du egokitzat jotzen duen guztietan, eta, aldiro, jardueran, instalazioan edo oinarrizko baimenean funtsezko aldaketak gertatzen direnean. Finantza-bermearen zenbatekoa urtero eguneratuko da, KPIren arabera. Ingurumen-arriskuen azterketaren eguneraketak IZParen dokumentazioaren baitan aurkeztuko dira.

E.7.– Emaitzak kontrolatu eta igortzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Organo honetara bidaliko dira. Emaitza horiek urtero igorriko dira, betiere martxoaren 30 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da ingurumena zaintzeko programaren emaitzekin batera. Txosten horretan jasoko dira babes- eta zuzenketa-neurrien eta prozeduren kontrolerako eta ingurumenaren kalitaterako sistemen funtzionamendua eta emaitzen analisiak, epe horretan izandako gorabehera nagusiak bereziki aipatuta eta haien kausak eta konponbideak azalduta; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez egin ez bada.

E.8.– Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du. Bertan bildu beharko ditu aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta Ebazpen honetan jasotakoak, baita Ingurumen Idazkaritza Nagusiaren 2000ko azaroaren 16ko Ebazpen bidez egindako ingurumen-inpaktuaren adierazpenean ezarritako betebehar guztiak ere. Honako hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jaso beharko du jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika, adierazle horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

F) Ezohiko egoeretan, funtzionamendu-baldintzak eta prebentzio-neurriak.

F.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, emisioen eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak D.3 apartatuan ezarritakoari jarraituz kudeatu beharko dira, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

F.2.– Jarduera etetea.

Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa (Energia elektrikoa ekoiztea, jatorri termiko konbentzionalekoa, 35.16), eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk jarduera bertan behera uztearen berri eman beharko dio ingurumen-organoari bi hilabeteko epean; jakinarazpen horrekin batera, jarduketa-proposamen bat ere aurkeztu beharko da, erakunde horrek ezar dezan noraino iristen diren bere betebeharrak eta lurzoruaren kalitatea aitortzeko prozedura hasteko epea noiz hasiko den beranduenez, 4/2015 Legeak, ekainaren 25ekoak, 31.3 artikuluan xedatzen duenari jarraikiz.

Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen D.3 apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.

F.3.– Jarduera aldi baterako etetea.

Jarduera aldi baterako etetea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk, aldi baterako etetearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuan ezarritako kontrolak eta eskakizunak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, jarduera berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen edozein isurketa edo emisio saihesteko.

F.4.– Jarduera anomaloa izanez gero aplikatu beharreko neurriak eta jarduketak.

Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean zehaztuta dauden ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentzio-neurriez eta funtzionamendu-baldintzez gain, ondorengo apartatuetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Instalazioen mantentze-lan prebentiboak.

Mantentze-lan prebentiboen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere istripuzko jarioak edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesik izanez gero, lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), gerta litezkeen ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.

b) Aurreko lerrokadan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa bat jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, tangen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

Halaber, atmosfera eta ingurune urtarra kutsatzea prebenitzeko eta kutsatutakoa zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipamenduen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

c) Urak arazteko prozesuan sortutako soberako hondakin solidoak eta lohiak behar den maiztasunez aterako dira, instalazioak behar bezala funtziona dezan. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira, kudeatzeko edo zabortegi baimendu batera eramateko. Gorde egingo dira hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan. Ez dira inoiz pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

Instalazioek lohiak tratatzeko aukera izanez gero, horietatik hustutako ura berriro bideratu beharko da arazketa-instalazioaren hasierara.

d) Hondakin-ura ezingo da «bypass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

Programatutako mantentze-lanetan derrigorrez «bypass» bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Organo honi jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuz. «Bypass» horretan istripuzko ko isurketa bat badago, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, dagokion txostena Ingurumen Organo honetara bidalita (apartatu honetako «Gorabeheraren bat izanez gero, agintariei jakinaraztea» puntuan adierazitakoari jarraituz).

e) Era berean, ustiapenari buruzko eskuliburu bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

f) Besteak beste, olioak, erregaiak eta gehigarriak, eta, orokorrean, plantan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzakeenez, isurtzeak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lursailen gainazal guztiak iragazgaiztuko dira.

g) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

h) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratzeko instalazio horiek produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.

i) Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak; eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

j) Kubeten hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura edukiko dute. Bertan, lantegiaren eraginkortasunari eragin diezaioketen isuriak lantegira joatea saihestu beharko da.

k) Gorabeheraren bat izanez gero, agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri berehala eman beharko dio Ingurumen Organoari (zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren), horretarako ezarritako helbide elektronikoaren bitartez: ippc@euskadi.eus. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

– Gorabehera mota.

– Jatorriak eta kausak (unean zehaztu daitezkeenak).

– Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

– Sortutako ondorioak.

– Halakorik badago, epe laburrera aurreikusitako jarduketak.

Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isurketa edo emisioren bat egonez gero, SOS Deiak eta Vitoria-Gasteizko Udala (Araba) jakinaren gainean jarri behar dira, berehalakoan. Horren ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuari buruzko txosten xehatua bidali beharko zaio Ingurumen Organoari. Txosten horretan, honako datu hauek agertuko dira gutxienez:

– Gorabehera mota.

– Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

– Gorabeheraren iraupena.

– Istripuzko isurketa izanez gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barnean hartuta.

– Mugak gaindituz gero, emisioei buruzko datuak.

– Eragindako kalteen zenbatespena.

– Hartutako neurri zuzentzaileak.

– Anomalia berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

– Prebentzio-neurriak benetan aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen orekari modu larrian kalte egin badiezaioke, titularrak berehala etengo du isurketa hori, eta, horrez gain, gertaeraren berri eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta Babes Zibilean eta ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS Deiak (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

G) Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, babes- zein zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu egin daitezke jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

H) Urtean behin, martxoaren azken eguna baino lehenago (otsailaren azken eguna, jarduerak errekuntza-instalazio handitzat jotzen den fokuren bat badu), Gunvor Biodiesel Berantevilla SLUk aurreko urteko emisio atmosferikoei eta uretara egindako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Organoari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

Informazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz bidaliko da.

Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenean Eragina duten Jardueren Erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, informazioa Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko (E-PRTR-Europa erregistroa).

Ingurumen-adierazpena agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

I) Instalazioen aldaketa oro Ingurunet aplikazio telematikoan eskuragarri dagoen inprimakia bete ondoren egin beharko da. Halaber, organo honi onarpena eskatu beharko zaio, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategineko 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu.

Nolanahi ere, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak 14.2 artikuluan xedatzen duenaren arabera, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoari jarraikiz.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana