Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2022ko urtarrilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
147

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2021eko abenduaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan ekintzailetza eta landa-garapena sustatzeko eta genero-arrakala murrizteko helburuarekin langabeen konpetentzia digitalak hobetzeko prestakuntza-programazioa egiteko dirulaguntzen deialdia, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak atzeman dira honako ebazpen honetan: Ebazpena, 2021eko abenduaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan ekintzailetza eta landa-garapena sustatzeko eta genero-arrakala murrizteko helburuarekin langabeen konpetentzia digitalak hobetzeko prestakuntza-programazioa egiteko dirulaguntzen deialdia, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan. Ebazpena 2021eko abenduaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 262. zenbakian. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

– 2021/6484 (37/11) orrialdean, 8. artikuluaren 5. apartatuan, honako hau dioenean:

«5.– Prozesuan, 5.3 artikuluan entitate eskatzaileentzat aurreikusitako dirulaguntza-mugak hartuko dira kontuan.

Espezialitate bakoitzeko lurraldeka onets daitezkeen prestakuntza-ekintzen gehieneko kopurua honako hau izango da: 8 Bizkaian, 7 Gipuzkoan, eta 6 Araban. "FCOI08-Ekintzailetzarako oinarrizko konpetentzia digitalen hastapenak" espezialitatearen kasuan, gehienez 20 prestakuntza-ekintza onetsiko dira Bizkaian, 18 Gipuzkoan eta 16 Araban».

Hau esan behar du:

«5.– Prozesuan, 5.3 artikuluan entitate eskatzaileentzat aurreikusitako dirulaguntza-mugak hartuko dira kontuan.

Espezialitate bakoitzeko lurraldeka onets daitezkeen prestakuntza-ekintzen gehieneko kopurua honako hau izango da: 8 Bizkaian, 7 Gipuzkoan, eta 6 Araban. Honako espezialitate hauen kasuan "FCOI08-Ekintzailetzarako oinarrizko konpetentzia digitalen hastapenak", "FCOI10-Informazio digitalaren bilaketa eta kudeaketa - Oinarrizko maila", "FCOI11-Informazio digitalaren bilaketa eta kudeaketa - Tarteko maila", "FCOI12-Informazio digitalaren azterketa – Maila aurreratua", "FCOI13-Informatikaren eta oinarrizko konpetentzia digitalen hastapenak" eta "FCOI14- Informatikaren eta enplegurako oinarrizko konpetentzia digitalen hastapenak", gehienez 20 prestakuntza-ekintza onetsiko dira Bizkaian, 18 Gipuzkoan eta 16 Araban».

– 2021/6484 (37/22) orrialdean, 19. artikuluaren bigarren paragrafoan, honako hau dioenean:

«Ildo horretan, dirulaguntza hauek jasotzen dituzten entitateek finantzaketa horren jatorriaren berri eman beharko dute jarduketen publizitatean, eta ikusteko moduan egiten dela bermatu beharko dute. Hala badagokio, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren identifikazio grafikoaz eta Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren logoaz gainera, Europar Batasunaren ikurra eta finantzaketa-adierazpena txertatuko dituzte, non hau adierazi behar baita: "Europar Batasunak – NextGenerationEUk finantzatuta". Herritarrei laguntzeko San Antonio kaleko bulegoaren estekan eskuratu ahal dira elementu horiek. Ikusgarri egite hori, bereziki, prestakuntza gauzatzen den lokaletan, sortutako material didaktiko guztietan eta bestelako materialetan, eta prestakuntza-ekintzak eta horien emaitzak sustatzen direnean egingo da; hartara, informazio koherente, eraginkor eta proportzionatua emango zaie hartzaile askori, komunikabideak eta publikoa barne».

Hau esan behar du:

«Ildo horretan, dirulaguntza hauek jasotzen dituzten entitateek finantzaketa horren jatorriaren berri eman beharko dute jarduketen publizitatean, eta ikusteko moduan egiten dela bermatu beharko dute. Hala badagokio, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren identifikazio grafikoaz eta Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren logoaz gainera, Europar Batasunaren ikurra eta finantzaketa-adierazpena txertatuko dituzte, non hau adierazi behar baita: "Europar Batasunak – NextGenerationEUk finantzatuta". Helbide honetan eskuratu ahal dira elementu horiek: https://planderecuperacion.gob.es/identidad-visual. Ikusgarri egite hori, bereziki, prestakuntza gauzatzen den lokaletan, sortutako material didaktiko guztietan eta bestelako materialetan, eta prestakuntza-ekintzak eta horien emaitzak sustatzen direnean egingo da; hartara, informazio koherente, eraginkor eta proportzionatua emango zaie hartzaile askori, komunikabideak eta publikoa barnean direla».

– I. eranskinean-Espezialitate Programagarriak, 2021/6484 (37/26) orrialdean, «FCOI08-Ekintzailetzarako oinarrizko konpetentzia digitalen hastapenak» espezialitatearen ondoren, honako espezialitate hauek gehitu dira:

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 4a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.


Azterketa dokumentala