Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2022ko urtarrilaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
122

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 4koa, HABEko zuzendariarena, zeinaren bidez aldatu egiten baita euskaltegi pribatuek eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuek ikastaroen hasieran talde bakoitzeko izan behar duten gutxieneko ikasle-kopurua, 2021-2022 ikasturteko dirulaguntzen onuradun izateko, euskaltegia edo zentroa kokatuta dagoen herriaren neurriaren arabera.

Normaltasun berrira egokitzeko asmoz, 2021eko urriaren 18ko ebazpenaren bitartez, aldatu egin zen euskaltegi pribatuek eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuek ikastaroen hasieran talde bakoitzeko izan behar duten gutxieneko ikasle-kopurua, 2021-2022 ikasturteko dirulaguntzen onuradun izateko, euskaltegia kokatuta dagoen herriaren neurriaren arabera, eta 2021eko azaroaren 1etik aurrera hasitako taldeei dagokienez.

(Ikus .PDF)

Datu ofizialen arabera, egoerak, hobera egin ordez, okerrera egin du, eta, lehendakariaren 2021eko abenduaren 2ko 44/2021 Dekretuaren bidez, berriz ere osasun larrialdi egoera deklaratu zen (EHAA, 2021eko abenduaren 3an argitaratua). COVID-19ak sortutako pandemia kudeatzeko neurriak jasotzen dituen ekainaren 24ko 2/2021 Legearen 7. eta 34. artikuluen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoa 5. mailako larrialdi-egoeran kokatu da, kutsakortasun-maila oso handiarekin.

HABEko aholkularitza juridikoak 2021eko abenduaren 27an egindako txostenaren arabera, kutsatzeko arriskua eremu itxietan nabarmena da, eta, beraz, euskaltegiek euskara ikasteko zerbitzuak erantzukizunez eta osasun baldintza egokietan eskaini ahal izateko, klase bakoitzeko edukiera murriztea neurriko irizpidea da.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2021eko irailaren 8ko Ebazpeneko I. eranskinaren 2. oinarriko 2.2 apartatuko j) letran ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua berriz ezartzea (hau da, euskaltegi pribatuek eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuek ikastaroen hasieran talde bakoitzeko izan behar duten gutxieneko ikasle-kopurua, 2021-2022 ikasturteko dirulaguntzen onuradun izateko, euskaltegia kokatuta dagoen herriaren neurriaren arabera) 2022ko urtarrilaren 10etik aurrera hasten diren taldeentzat. Ondorioz, 2022ko urtarrilaren 10etik aurrera hasitako taldeetan honako hauek izango dira gutxieneko ikasle-kopuruak:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Interesdunei jakinaraztea ebazpen honek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioketela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko urtarrilaren 4a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala