Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

260. zk., 2021eko abenduaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
6439

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 23koa, Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendariarena, Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzako laguntzak emateko dena, alde batera utzita Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko elkarteak.

Hezkuntzako sailburuaren 2021eko maiatzaren 25eko Aginduaren bidez (ekainaren 8ko EHAA), laguntzak ezarri ziren Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzako, Haur Hezkuntzako lehenengo ziklokoak izan ezik.

Bukatu da eskabideak aurkezteko epea, eta ikusi eta aztertu dira izapidetu diren espedienteak. Hortaz, 2021eko ekainaren 8ko Aginduak ezarritakoarekin bat etorriz eta balorazio batzordearen proposamenez, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteei eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteei ebazpen honen I. eranskinean zehazten diren laguntzak ematea, 2021. urteko euren jarduerak finantzatzeko.

2. artikulua.– Dirulaguntzen lehen ordainketa elkarte bakoitzari dagokion dirulaguntzaren % 75ekoa izango da, eta hura onartzean emango da, deialdiaren aginduko 16.1) artikuluan jasotzen den bezala. Gainontzeko % 25a, «Egindako gastuaren justifikazioa» delako inprimaki normalizatua, behar bezala beteta, eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa bezainbeste edo handiagoak diren gastuen faktura eta ordainagiriak aurkezten direnean ordainduko da. Agiri horiek aurkezteko epea 2021eko abenduaren 23an amaituko da, egun hori barne.

3. artikulua.– Dirulaguntzak ukatzea ebazpen honen II. eranskinean ageri diren eskatzaileei, han zehazten diren arrazoiak direla-eta.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote interesdunek Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 23a.

Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala