Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

260. zk., 2021eko abenduaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LEIOAKO UDALA
6431

IRAGARKIA, 2021eko Enplegu Eskaintza Publikoari buruzkoa.

2021eko abenduaren 20ko 2021004484 Alkatetzaren Dekretuaren bidez, Leioako Udalaren 2021erako enplegu-eskaintza publikoa onartu da.

Dekretuan ezartzen da eskaintza horrek sarrera irekiko sistemaren bidez betetzeko Administrazio Bereziko Eskalako 3 plaza dituela: Zerbitzu Berezietako Azpieskalako plaza 1, Ofizioetako langile mota, Mantentze-lanetako langilea (AGP, derrigorrezko 2. HE); Azpieskala Teknikoko 2 plaza, Erdi-mailako Teknikarien Mota, Gizarte-zerbitzuetako teknikaria (A2, derrigorrezko 3. HE).

Eta Administrazio Orokorreko Eskalako 4 plaza ere baditu, sarrera irekiko sistemaren bidez betetzekoak: Administrazio Azpieskalako 2 plaza, Administraria (C1, derrigorrezko 2. HE); Administrazio Azpieskalako plaza 1, Administraria (C1, derrigorrezko 2. HE); Azpieskala Teknikoko plaza 1, Kultura Saileko zuzendaria (A1, derrigorrezko 3. HE).

Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legeak 24. artikulua betez argitaratzen da.

Leioa, 2021eko abenduaren 21a.

Alkatea,

IBAN RODRIGUEZ ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala