Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

260. zk., 2021eko abenduaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LEIOAKO UDALA
6430

IRAGARKIA, Leioako Udaleko hirigintzako teknikari lanpostu bat betetzeko lehiaketa-oposizioaren deialdiari buruzkoa.

Alkatetzaren 2021eko urriaren 27ko 3903 Dekretuaren bidez, hirigintzako teknikari lanpostua betetzeko lehiaketa-oposizio irekiaren deialdia onartu zen. Lanpostu hori Administrazio Bereziko eskalakoa, azpieskala teknikokoa eta goi-mailakoa da.

Deialdiaren iragarkia eta oinarriak 2021eko azaroaren 18ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 222. zenbakian, argitaratu dira.

Deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izango da, deialdiaren iragarkia nahitaez argitaratu behar den azken aldizkari ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Leioa, 2021eko abenduaren 15a.

Alkatea,

Iban Rodriguez Etxebarria.


Azterketa dokumentala