Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

258. zk., 2021eko abenduaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
6424

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 13koa, EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, bigarrenez aldatzen duena 2021eko uztailaren 5eko Ebazpena, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (MOVES III programa).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta huts edo omisio horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen ez bada.

Horrelako huts edo omisioak ikusi zirenez 2021eko uztailaren 5eko EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren ebazpenean, zeinak mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituen, betiere 2021eko uztailaren 14ko 138. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruaren barruan (MOVES III programa), ebazpena bigarrenez aldatzeari ekin zaio.

1) Laguntzen programa hori arautzen duten oinarrien 2021/3990 (6/31) orrialdean, «Azken laguntzen hartzaileak» 2. oinarriaren 1. atalean,

Hau dioen tokian:

«2.1 Jarduera mota bakoitzerako aurreikusitakoaren arabera, betiere egoitza fiskala EAEn badute, laguntza-programaren deialdiko dirulaguntzen onuradun izan daitezke, oinarri hauetan eta 266/2021 EDan adierazitako irizpideen arabera:»

Honako hau adierazi behar da:

«2.1 Jarduera mota bakoitzerako aurreikusitakoaren arabera, betiere egoitza fiskala EAEn badute eta laguntzako jarduketa EAEn badago, laguntza-programaren deialdiko dirulaguntzen onuradun izan daitezke, oinarri hauetan eta 266/2021 EDan adierazitako irizpideen arabera: »

2) Laguntzen programa hori arautzen duten oinarrien 2021/3990 (8/31) orrialdean, «Jarduketa subentzionagarriak eta laguntzen zenbatekoa» 4. oinarriaren 1. atalean,

Hau dioen tokian:

«4.1 Jarraian zerrendatzen direnak jarduketa subentzionagarriak izango dira. I. eranskinean ezarritako betekizunak bete beharko dituzte, eta bi pizgarri-programei dagozkie.

a) 1. pizgarri-programa – Ibilgailu elektrikoen erosketa sustatzeko programa: Ibilgailu elektriko «entxufagarrien» eta erregai-pila bidezkoen erosketa.

b) 2. pizgarri-programa – Kargatze-azpiegiturak zabaltzen laguntzeko programa: Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea.»

Honako hau adierazi behar da:

«4.1. Jarraian zerrendatzen direnak jarduketa subentzionagarriak izango dira, EAEn egikarituak eta betiere jarduketa horrek eragina badu energia-kontsumoaren gain edo EAEko lurraldearen barruan petrolioarekiko mendekotasuna murriztearen gain. I. eranskinean ezarritako betekizunak bete beharko dituzte, eta bi pizgarri-programei dagozkie.

a) 1. pizgarri-programa – Ibilgailu elektrikoen erosketa sustatzeko programa: Ibilgailu elektriko «entxufagarrien» eta erregai-pila bidezkoen erosketa.

b) 2. pizgarri-programa – Kargatze-azpiegiturak zabaltzen laguntzeko programa: Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea.»

3) Aipatutako laguntzen programa arautzen duten oinarrietako 2021/3990 orrialdean (24/31), II. eranskineko «Laguntza-eskaera egiteko eskatutako dokumentazioa» ataleko e) epigrafean:

Hau dioen tokian:

«d) Profesional autonomoen kasuan, Enpresaburu, Profesional edo Atxikitzaileen Erroldan alta emanda egotearen ziurtagiria edo Zerga Administrazioko Estatu Agentziak emandako zentsu-egoeraren ziurtagiria, baita Minimis Erregelamenduari buruzko erantzukizunpeko adierazpena ere.»

Honako hau adierazi behar da:

«d) Laguntzen azken hartzaileek, 2.1 oinarriaren 2. epigrafean zerrendatutakoek izan ezik, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren Enpresaburu, Profesional edo Atxikitzaileen Erroldan inskribatuta egotearen ziurtagiria edo dagokion Foru Ogasunak emandako eredu baliokidea aurkeztu behar dute edo, horrela ez bada, errolda horretan inskribatuta ez daudela egiaztatzen duen ziurtagiria.

Profesional autonomoen kasuan Minimis Erregelamenduari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da.

Laguntza-eskaera aurkezteak berekin ekarriko du eskatzaileari baimena ematea organo emaileak zuzenean eta bitarteko telematikoen bidez lortu dezan Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren Enpresaburu, Profesional edo Atxikitzaileen Erroldan inskribatuta egotearen ziurtagiria edo dagokion Foru Ogasunak emandako eredu baliokidea, eta kasu horretan eskatzaileak ez du dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko. Nolanahi ere, eskatzaileak baimenari espresuki uko egiteko aukera izango du, eta kasu horretan ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.»

4) Aipatutako laguntzen programa arautzen duten oinarrietako 2021/3990 orrialdean (24/31), II. eranskineko «Egindako jarduketa justifikatzeko eskatutako dokumentazioa» izenburuaren amaieran,

Honako hau gehitzen da:

«Pizgarrien bi programetarako, 651/2014 Erregelamenduaren mendeko enpresek, horrez gain, hori hala dela egiaztatu beharko dute honako dokumentazio hau aurkeztuz:

– Gizarte Segurantzak emandako ziurtagiria, enpresako langile kopuruari buruzko informazioa biltzen duena.

– Negozioen urteko bolumena edo urteko balantze orokorra egiaztatzeko agiria.»

Bilbao, 2021eko abenduaren 13a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala