Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

256. zk., 2021eko abenduaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
6397

AGINDUA, 2021eko abenduaren 21ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2021eko irailaren 21eko Agindua, 2021eko ekitaldian «Euskadi Bono-Comercio / Euskadi Bono-Denda» programa arautzen eta iragartzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko saltoki txikia suspertzeko eta hiriko merkataritza-jarduerarekin lotura duten merkataritza- eta zerbitzu-sektoreko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko enpresaburu autonomoek, mikroenpresek eta enpresa txikiek hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritza-establezimenduetan eta zerbitzuetan ondasunen kontsumoa eta zerbitzuen prestazioa sustatzeko asmoz, indartzearen alde egiten, bai herritarren bai enpresa-sarearen alde egiten, eskaria suspertzen, hiriko merkataritza-jarduera dinamizatzen, toki- eta eskualde-eremuan duen eragina sustatzen, merkataritza-establezimenduen eta zerbitzu-establezimenduen maniobra-funtsa hobetzen, eta COVID-19aren pandemiaren aurrean hartutako neurrien ondorioz saltokiek jasandako mugen eragin ekonomikoaren ondorioa arintzen saiatuta, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak beharrezkotzat jo zuen itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen lerro bat ezartzea, hiriko merkataritza-sektorea indartzen eta tokiko eta eskualdeko merkataritza-jarduera dinamizatzen laguntzeko eta COVID-19aren pandemiaren ondoriozko eragin ekonomikoa arintzeko.

Hori guztia Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2021eko irailaren 21eko Aginduan jaso zen (2021eko irailaren 27ko EHAA, 193. zk.), COVID-19aren aurreko kontsumo-pizgarrien programaren bidez, zeinetara lau milioi seiehun eta berrogeita hamar mila (4.650.000) euro bideratu baitziren.

Kanpaina urriaren 27an hasi zen, eta aurreikuspen guztiak gainditzen ari da merkataritza-sektorearen eta lotutako zerbitzuen suspertze ekonomikoan izaten ari den inpaktua, eta, gainera, bai sektoreak bai kontsumitzaileak berak oso ondo hartzen ari dira. Zehazki, zirkulazioan jarritako bonuen % 80,84 trukatu da (392.321 bonu trukatu dira), 3.923.210 euroko deskontuekin eta 11.769.630 euroko inpaktuarekin erosketetan.

Gainera, kontuan hartu behar dugu urtarrila bereziki gogorra izan daitekeela merkataritza-sektorearentzat, kanpaina honen eragin oso positiboarekin eta euskal ekonomiaren susperraldian lortutako ondorioekin batera.

Horregatik guztiagatik, beharrezkotzat jotzen da tokiko merkataritza txikia berraktibatzeko programarako eta Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritzako eta hiri-merkataritzako jarduerarekin lotutako zerbitzuen sektoreko establezimenduetan kontsumo-pizgarriak emateko programarako, hots, «Euskadi Bono-Comercio / Euskadi Bono-Denda» programarako hasieran aurreikusitako zuzkiduraren aurrekontua gehitzea, eta hasieran aurreikusitako 4.650.000 euroko zenbatekoa 6.650.000 euroko zenbatekora emendatzea, COVID-19aren krisiaren aurkako neurrien programaren esparruan.

Eskatzen dugu 1229 «COVID» programaren IV. kapituluan bi milioi (2.000.000) euroko zenbatekoa gehitzea Merkataritza Zuzendaritzan dagoen soberako saldotik.

Hori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2021eko irailaren 21eko Aginduaren zuzkidura ekonomikoa 6.650.000 (sei milioi seiehun eta berrogeita hamar mila) euroraino handitzea. Agindu horren bidez arautzen eta iragartzen da «Euskadi Bono-Comercio / Euskadi Bono-Denda» programa, Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko saltoki txikia suspertzeko eta hiriko merkataritza-jarduerarekin lotura duten merkataritza- eta zerbitzu-sektoreko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko. Agindu horretan ezarritako deskontu-bonuak lehenago ezarritako irizpide berei jarraikiz banatuko dira (11. artikulua).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 21a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER HURTADO DOMÍNGUEZ.


Azterketa dokumentala