Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

256. zk., 2021eko abenduaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
6393

ERABAKIA, 2021eko abenduaren 16koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena: irailaren 11ko 10/2015 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetatik bigarrenean jasotakoa aplikatuz barne promozioko deialdi publikoa eginda beteko diren unibertsitateko katedradunen kidegoko plaza kopurua onartzeko dena.

Irailaren 11ko 10/2015 Errege Lege Dekretuak honako hau dio azken xedapenetatik bigarrenean:

«La Ley Orgánica 6/2001, de 21 de diciembre, de Universidades queda modificada en los siguientes términos:

Uno.– El apartado segundo del artículo 62 queda redactado de la siguiente manera:

Concursos para el acceso a plazas de los cuerpos docentes universitarios.

Así mismo, las Universidades podrán convocar plazas de promoción interna, que estén dotadas en el estado de gastos de su presupuesto, para el acceso al Cuerpo de Catedráticos de Universidad. Estas plazas, que no podrán superar el número máximo de plazas que sean objeto de oferta de empleo público de turno libre, en ese mismo año, para el acceso a los cuerpos docentes del artículo 56 de esta misma ley, se convocarán para funcionarios de carrera del Cuerpo de Profesores Titulares de Universidad o a de la Escala de Investigadores Científicos de los Organismos Públicos de Investigación, que hayan prestado, como mínimo, dos años de servicios efectivos bajo dicha condición...»

Por su parte, el artículo 56.1 de la Ley Orgánica 6/2001, de 21 de diciembre, de Universidades, en la redacción dada por la Ley Orgánica 4/2007, de 12 de abril, establece lo siguiente:

«Cuerpos docentes universitarios.

1.– El profesorado universitario funcionario pertenecerá a los siguientes cuerpos docentes:

a) Catedráticos de Universidad.

b) Profesores Titulares de Universidad.

El profesorado perteneciente a ambos cuerpos tendrá plena capacidad docente e investigadora.»

Bada, lan eskaintza publikoan txanda irekian unibertsitateko irakasleen kidegoetako 28 plaza deitu direnez, guztiak unibertsitateko irakasle titularren kidegokoak, unibertsitateko katedradunen kidegoko beste hainbeste plaza barne promozio bidez betetzeko deialdi publikoa egin daiteke.

Unibertsitateko Irakasleen Batzordeak, 2021eko azaroaren 24an egindako bileran, aldeko iritzia eman zuen deialdia publikoa egiteko barne promozio bidez unibertsitateko katedradunen 28 plaza betetzeko, guztia, irailaren 11ko 10/2015 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetatik bigarren zehaztutakoaren babesean.

Hori guztia kontuan hartuta, Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak hala proposatuta, Gobernu Kontseiluak

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Onartzea irailaren 11ko 10/2015 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetatik bigarrenean jasotakoa aplikatuz, barne promozioko deialdi publikoa eginda unibertsitateko katedradunen kidegoko 28 plaza betetzea (eranskina).

Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Leioa, 2021eko abenduaren 16a.

Errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.

Idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana