Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

256. zk., 2021eko abenduaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6392

1498/2021 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Zuzendaritza Nagusiko Informatika eta Informazio Zerbitzuen Zuzendariorde Korporatiboa lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egiten den.

Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako (Zuzendaritza Nagusia) Informatika eta Informazio Zerbitzuen Zuzendariorde Korporatiboa lanpostua hutsik egongo dela aurreikusi da. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Nagusi honek, honako oinarri hauen arabera

OINARRIAK

Lehenengoa.– Ebazpen honen bitartez, Informatika eta Informazio Zerbitzuen Zuzendariorde Korporatiboa lanpostua betetzeko deialdia egiten da, zeinetan honako hauek parte hartu ahal izango duten: Osakidetzako zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoak (funtzionarioak, estatutupekoak edo lan-legepeko kontratudunak), A1/A2 lanbide-taldekoak. Hona hemen bete beharreko baldintzak:

1.– Titulazio akademikoa: Informatikako Lizentzia edo Ingeniaritza izatea, edo horren baliokidea.

2.– Hizkuntza-eskakizuna: 3.a, derrigortasun-datarik gabe.

3.– Esperientzia: 5 urteko esperientzia izatea A1/A2 lanbide-taldeetako zereginetan.

Bigarrena.– Merezimendu hauek baloratuko dira:

– IKTen kudeaketan, eraldaketa digitalean edo horren pareko arloko Masterra.

– Datuen babesari buruzko ezagupenak (RGPD eta ENS).

– Prozesuen bidezko kudeaketari buruzko ezagupenak.

– Kudeaketa aurreratuaren ereduei buruzko ezagupenak.

– Lan-taldeen kudeaketako esperientzia.

– Euskarazko 3. hizkuntza-eskakizuna.

Hirugarrena.– Interesdunek Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako leku eta moduetan ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek adierazten dituen curriculum vitaea aurkeztu beharko dute:

– Titulu akademikoak.

– Orain arte betetako lanpostuak.

– Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten esperientzia.

– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazi den bezala egiaztatzea Osakidetzako CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala egiaztatuta badaude, beti ere izangaiak eskabidean horrela dela adierazi baldin badu.

Laugarrena.– Deialdi hau Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 26a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala