Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

255. zk., 2021eko abenduaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
6380

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 13koa, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartutako erabaki bat. Erabaki horren bidez handitu egiten dira Laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurrez ikusitako laguntzen 2021eko deialdia finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2021eko abenduaren 13ko bilkuran, erabaki du handitzea Laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurrez ikusitako laguntzen 2021eko deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak.

Azaldutako guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2021eko abenduaren 13ko bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bidez handitzen baitira Laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurrez ikusitako laguntzen 2021eko deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak. Agindu horren bidez arautzen dira laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak. Akordioa, ebazpen honen eranskinean jasota dago.

Bigarrena.– Jakinaraztea argitara ematen den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erabakiak ondorioak izango dituela onartzen denetik aurrera.

Hirugarrena.– Jakinaraztea argitara ematen den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 13a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
ERABAKIA, LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUARENA, ZEINAREN BIDEZ BALIABIDE EKONOMIKOAK HANDITZEN BAITIRA JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZAKO SAILBURUAREN 2009KO MAIATZAREN 4KO AGINDUAN –LANERATZEKO ENPRESAK SORTZEKO ETA MANTENTZEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUENA– AURREZ IKUSITAKO LAGUNTZEN 2021EKO DEIALDIA FINANTZATZEKO

2021eko ekainaren 10ean eman zen argitara (EHAA, 113. zenbakia) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2021eko maiatzaren 26ko Ebazpena, zeinaren bidez argitaratzen baita Laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen aurrez ikusitako laguntzen 2021erako deialdia, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurrez ikusitako laguntzen 2021eko deialdia. Baliabide ekonomiko horiek, guztira, 10.520.000 eurokoak izango dira; horietatik 2.170.000 euro 2021eko ordainketa-kredituari dagozkio, 3.240.000 euro 2022ko konpromiso-kredituari, 3.240.000 euro 2023ko konpromiso-kredituari eta 1.870.000 euro 2024ko konpromiso-kredituari, eta 3211 – Enplegua – 41. atala-Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua programaren kontura finantzatuko dira,

Ebazpen horrek ezartzen duenez, zenbateko hori, hala badagokio, eguneratu egin ahal izango da, indarreko legeen arabera horretarako aurrekontu-aldaketak onartzen badira, eta aldaketa horiek, halakorik bada, argitara eman beharko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez,

Gaur egun, laneratzeko enpresek aurreko ekitaldian baino lanpostu gehiago izan dituztenez eta 2021eko ekitaldi honetan dirulaguntza eskatu dutenez, beharrezkoa da baliabide ekonomiko berriak esleitzea programa horri, laneratzeko enpresetan kontratatutako eta baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonen enplegua eta horien finantza-egonkortasuna arriskuan ez jartzeko.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak egindako proposamena kontuan hartuta, erakunde autonomo horretako Administrazio Kontseiluak, 2021eko abenduaren 13ko saioan, erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– 2.417.855,74 euro handituko dira Laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan – aurrez ikusitako dirulaguntzen 2021eko deialdia finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak, salbu agindu horren 11. artikuluko a) apartatuan aurreikusitakoak. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari dagokion 3211-Enplegua programaren kontura egingo da handitze hori, eta honela banatuko: 815.632,03 euro 2022ko ordainketa-kredituari dagozkio, 815.632,03 euro 2023ko konpromiso-kredituari, eta 786.591,68 euro 2024ko konpromiso-kredituari,

Ondorioz, aipatutako laguntzak finantzatzeko, 12.570.000,00 euro bideratu dira guztira, 2021eko soberako saldoa, hau da, 367.855,74 euro deskontatu ondoren. Horietatik, 1.802.144,26 euro 2021eko ordainketa-kredituari dagozkio; 4.055.632,03 euro, 2022ko konpromiso-kredituari; 4.055.632,03 euro, 2023ko konpromiso-kredituari; eta 2.656.591,68 euro, 2024ko konpromiso-kredituari,

Bigarrena.– Zuzendari nagusiari agintzea erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila,


Azterketa dokumentala