Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

254. zk., 2021eko abenduaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
6374

AGINDUA, 2021eko abenduaren 10ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez agindu hau aldatzen baita: Agindua, 2021eko azaroaren 2koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez mahastizaintza eta ardogintzako sektorean inbertitzeko proiektuetarako laguntzen deialdia egiten baita 2021erako, de minimis laguntzen araubidea baliatuta.

2021eko azaroaren 12ko 225 zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2021eko azaroaren 2ko Agindua, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez mahastizaintza eta ardogintzako sektorean inbertitzeko proiektuetarako laguntzen deialdia egiten baita 2021erako, de minimis laguntzen araubidea baliatuta.

Agindu horren bederatzigarren ebazpen-zatian, «Organo kudeatzailea eta Ebazpena» jasotzen dira, eta honako hau xedatzen da bigarren apartatuan:

«Inbertsio-eskabideen ebaluazio eta baloraziorako, balorazio-batzorde bat eratuko da, eta honako hauek osatuko dute: Eduardo Castillo Díaz eta José Ignacio Ruiz Orive bokalak izango dira, eta Elisa Torre-Enciso Enciso batzordeburua izango da; denak dira Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzakoak.»

Agindua aipatutako datan argitaratu ondoren, Eduardo Castillo Díaz eta José Ignacio Ruiz Orive Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikariak, Balorazio Batzordeko kideak, Batzordean hauek ordezkatuko dituzte: Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikari diren M.ª Carmen González Hernández eta M.ª Cristina Ortega Álvarez andreak.

Aurrekoaren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko azaroaren 2ko Aginduaren bederatzigarren ebazpen-zatiko bigarren paragrafoa –Organo kudeatzailea eta Ebazpena– aldatzea. Agindu horren bidez, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko inbertsio-proiektuetarako laguntzetarako deialdia egin zen 2021erako, de minimis laguntzen araubidearen pean, eta honela geratuko da idatzita:

«Inbertsio-eskabideen ebaluazio eta baloraziorako, balorazio-batzorde bat eratuko da, eta honako hauek osatuko dute: M.ª Carmen González Hernández eta M.ª Cristina Ortega Álvarez bokalak izango dira, eta Elisa Torre-Enciso Enciso batzordeburua izango da; denak dira Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzakoak.»

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertze-errekurtsoa aurkeztu dezakete Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 10a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala