Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

253. zk., 2021eko abenduaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
6360

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Evaristo Osa Mancisidorrek Zumaiako udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Ardantza Baserriko urak lurretik itsasora isurtzeko eskatutako baimenaren espedientea (VTM-G-2021-0003).

Eskatzailea: Evaristo Osa Mancisidor.

Jarduera: etxebizitza.

Jardueraren kokapena: Ardantza auzoa 3, 20750 Zumaia.

Ingurune hartzailea: Urola ibaia.

Isurketa-gunea (UTM koordenatuak): X = 559.792, Y= 4.794.251.

Isurketa-mota eta bolumena: erabilera higienikoko urak (511m3 urtean).

Hori guztia jendaurrean egongo da egutegiko eta ondoz ondoko hogei (20) egunez, iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuak 16.3 artikuluan xedatutakoaren arabera (irailaren 23ko EHAA). Aldi horretan, bada, isurketa horrek kalte egingo diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte Uraren Euskal Agentzian, Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoan, Donostian (Intxaurrondo kalea 70, 1. solairua). Izan ere, han egongo da espedientea eskuragarri, nahi duenak azter dezan.

Donostia, 2021eko abenduaren 3a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala