Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

253. zk., 2021eko abenduaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
6355

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 25ekoa, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten eta argitaratzen baita udal-plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia txertatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta 2021eko ekitaldirako deialdia egiten duen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko irailaren 8ko Aginduan aurreikusitako deialdia.

2021eko irailaren 13ko EHAAn argitaratu zen (182. zk.) Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko irailaren 8ko Agindua, udal-plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia txertatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta 2021eko ekitaldirako deialdia egiten duena.

Eskabideak aurkezteko epea 2021eko urriaren 13an bukatu zen, agindu horren 6.1 artikuluan ezarri zenez. Epe horretan, guztira, 10 eskabide sartu dira (ebazpen honen I. eranskinean daude jasota).

Agindu horren 8.1 artikuluan xedatutakoa dela bide, 2021eko azaroaren 10ean, dagokion balorazio-epaimahaia eratu zen, hartutako eskaerak aztertu eta egiaztatzeko xedez, kontuan hartuta 9. artikuluan xedatutakoa, hau da, esleipenerako irizpideak eta gehieneko puntuazioa.

Agindu horren 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, guztira 200.000 euro bideratuko dira dirulaguntza hauek emateko. Bestalde, 15. artikuluak zehazten du diruz lagunduko dela dokumentua idazteko laguntza teknikoa kontratatzea dela-eta sortutako gastuen % 90, dokumentu bakoitzerako 20.000 euroko gehieneko muga jarrita (biztanle-kopuruaren araberako zuzentzailearekin), betiere dagoen aurrekontu-kreditua amaitu arte, eta ezin izango dira diruz lagundu ez BEZa ez bestelako zergak.

Epaimahaiak, proposamenak aztertu eta egiaztatu ostean, 2021eko azaroaren 25ean, 8.3 artikuluan xedatutakoari erreparatuta, sailburuordetza honi aurkeztu zitzaion esleipenerako proposamena, non adierazten den zein eskabide diren dirulaguntza jasotzeko proposatzen direnak, barnean hartuta udal onuraduna, diruz lagun daitekeen proiektua, lortutako puntuazioa eta proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa.

Deialdia egiteko aginduaren 10. artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta eta balorazio-epaimahaiak egindako proposamena ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Udal-plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia txertatzeko dirulaguntzak ematea, 2021eko ekitaldirako, ebazpen honen II. eranskinean adierazitako udalei (bertan aipatzen da emandako zenbatekoa), dokumentua egin dezaten.

Bigarrena.– III. eranskinean jasotako eskabideak ukatzea, bertan adierazitako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Deialdia egiteko aginduaren 18. artikuluan adierazitako moduan eta epeetan egingo da dirulaguntzaren justifikazioa eta ordainketa.

Laugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, eskatzaile guztiei jakinarazteko, aipatutako aginduaren 10. artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 25a.

Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordea,

MIGUEL DE LOS TOYOS NAZABAL.

I. ERANSKINA
JASOTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ONARTUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
UKATUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala